Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
2:15 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 52 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

GEREDIAGA ELKARTEA · Urriko azken ekitaldiak Durangon eta Elorrion

Mugalari

Gerediaga Elkarteak urrian zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu bere 50.urteurreneko ekitaldien barruan. Hilabetea amaitzearekin batera, horiek ere amaituko dira. Honek dira ekitaldiak:

 

Gaur, urriak 28, asteazkena – “Historia Astintzen” hitzaldi zikloko azken saioa.

Alberto Santana UNEDeko irakasleak eta Euskal Telebistako “Baskoniako historia bat” saioko zuzendariak “Aitaren Etxea. El caserío como fuente primaria  de la historia vasca” hitzaldia eskainiko du.

Durangoko Arte eta Historia Museoan, 19:00etan.

 

Urriak 30, ostirala – “Burdinazko zimenduak dituen ondarea” hitzaldia Elorrion Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Jesus Muñiz Petralandak elorriar batzuek burdinazko produktu manufakturatuen merkataritzan izan zuten protagonismoaz hitz egingo du.

Iturri Kultur Etxean, 19:00etan.

 

Azaroaren 1era arte – Eraskuketak Durangoko Museoan

Durangaldeko kartografia eta Zuri-beltzean klik erakusketen azken egunak

Durangaldea historia zehar mapetan nola irudikatu duten ikusteko erakusketan, 20 mapa original eta Durangaldeari dagokion informazioaren detaile argazkiak daude.

“Zuri-beltzen klik” argazki zaharren erakusketan, Durangalde osoko 300dik gora irudi batu dira.

 

Ordutegia:

Astearte-Ostirala 11:00 – 13:30 / 16:30 – 20:00

Larunbata: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

Igandeak eta jai-egunak: 11:00 – 14:00

 

Zure publizitatea Mugalarin

Atxondoko Udala

BANNER ATXONDO

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu