Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
11:18 am,
temperature icon 13°C
Humidity 74 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

‘DA!’ · Hirugarren egunean, bihar, Azoka ekitaldiz lepo izango duzue

 Taxio Urtubia

Hirugarren eguna biziko du bihar Durangoko Azokak, maratoi osoaren erdiko eguna, eta lehenengo egun bietan legez, ekitaldiz lepo izango dugu Durango hiria.

AZOKA ZAPATUA

Azoka. · ARGAZKIA · Taxio Urtubia

Lehenengo jarduera Irudienean izango dugu, eta ez nolanahikoa gainera. Bihar 25 urte beteko dira Euskaldunon Egunkaria sortu zenetik (Durangoko Azokan kaleratu zen), eta dokumentala proiektatu dute, Egunkariako sortzaileek aurkeztuta. Irudienean jarduera interesgarri ugari izango ditugu bihar: euskal zinearen belaunaldi berriekin mahai-ingurua, Kortxoenea gaztetxearen dokumentala, 26 zuzendarik sortu duten Euskal Harriaren ABDak… eta eguna amaitzeko, primizian, Goenkaleren azken hiru kapituluak ikusteko aukera izango dugu, oraingo eta aspaldiko aktoreekin batera.

Areto Nagusian, 10:30ean, «Gerediaga lagunartean: 50 urteko istorio txikiak» ekitaldia izango dugu, Gerediagako kideen eskutik. Gogoetaren plazan, «kultur politika eta eragiletza» izango da gaia. Iñigo Astiz kazetariaren gidaritzapean, goizean Anjel Lertxundi eta Olatz Osa, eta arrastian Maialen Beloki (Zinemaldia), Dori Lopez Jurio (Nafarroako Gobernua), Xabier Monasterio (Kafe Antzokia) eta Izaro Ieregi (Okela Sormen Lantegia).

Kabi@ri dagokionez, goizean goizetik wikilari euskaldunen bilkura egingo dute. Arratsaldean, domoan sortzaile digitalak egongo dira (txalaparta digital batekin, besteak beste) eta eguna amaitzeko, H28 hilabetekari satiriko digitala aurkeztuko dute.

Umeen txokoan, Sagungabaran, goizean erlajazio ariketak izango ditugu, hainbat jardueren artean, eta arrastian ipuin-kontalariak eta orri-markatzaileak egiteko tailerra antolatu dituzte.

Antzerkia gustoko dutenek bihar ezinbesteko hitzordua daukate Szenatokian. Lotu barik, goizetik arratsaldera arte, antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da, antzerki-maratoiari esker: 12:00etatik 13:30ak arte, eta 18:00etatik 19:30ak arte.

Ahotsenean eguneroko maratoiari eutsiko diote. Zuzenekoen karpan, besteak beste, honakoak: Ze Esatek!, Larregi, Izaki Gardenak, Maddi Oihenart, Borja Estankona… Solasaldien txokoan, bere aldetik, solasaldi interesgarriak izango ditugu: Ken Zazpi, Mikel Urdangarin, Karmele Jaio, Teresa Irastortza, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Goizalde Landabaso…

LARREGI IMANOL GARCIA

Larregi.

Egunero bezala, eguna Plateruenan amaituko dugu, gozatzeko kontzertu baten bidez: Olatz Zugasti. Sarrerak 12 euroan salgai.

Egitarauaz gain, bihar Poloniako editore eta kazetariak etorriko dira Azokara bisitan, eta bertako editoreak eta sortzaileekin biltzeko aukera izango dute. Etxepare Euskal Institutuaren eskutik helduko dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu