Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:38 am,
temperature icon 13°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Amorebieta-Etxanok Zirilo Arzubiagako lanak amaitu ditu oinezkoari lehentasuna emanez

Mugalari

Amorebieta-Etxanok oinezkoari lehentasuna emateko bere konpromisoari eusten dio. Horren adibide dira Zirilo Arzubiaga kalean amaitu berri diren lanak.  120. 000 euroko aurrekontua duten urbanizazio lanak izan dira eta hauei esker, herritarrek oinezkoen kale honetaz hobeto eta gehiago gozatzeko aukera izango dute.  

zirilo

ARGAZKIA · Amorebieta-Etxanoko Udala

Zirilo Arzubiaga kalea alboko kaleetara egokitu da (Sabino Arana eta Abasolo Apezpiku) eta instalazioak eguneratu dira.

Egungo jardinerak kendu eta hiru taldekatze ezarri dira, jesarleku bat, paperontzi bat eta Prunus Serralta motako zuhaitz bat dituztenak.  Guzti hauek kalea osorik hartuko duen zoladura berri batekin.  Gainera, kale honetan zegoen putzu septikoa kendu da eta farolak ezarri dira, oinezkoek argi nahikoa izan dezaten.

Azken batean, Amorebieta-Etxanoko Udalak Zirilo Arzubiaga kaleko instalazioak hobetu ditu oinezkoari lehentasun handiagoa emateko, eguneroko jarduna atseginago eginez eta, bestetik,  herriko merkataritza suspertzeko.

 

Zure publizitatea Mugalarin

Gau-Tu (Durango)

BANNER GAU-TU 4

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu