BIDEOA · «Zer hobe Musika Eskola baten 25. urteurrena ospatzeko kanta bat sortzea baino»

gaizka (1)

Gaizka Peñafiel

Zer hobe Musika Eskola baten 25. urteurrena ospatzeko kanta bat sortzea baino. Hori pentsatu genuen orain dela hilabete batzuk Elorrion eta lan asko egin ondoren esku artean dugu Bizia Irrika CDa, bideoklip eta guzti. Ikasle eta irakasleen artean sortutako proiektua da, ilusioa piztu duena azken asteetan eta badakigu zer garrantzitsua den hori hezkuntzan. Eskolaren ereserkia izango da gainera aurrerantzean.

10847277_887321951375812_84522516097258464_o

ARGAZKIA · Asier Zubelzu (GAUA Estudioa)

Mungiako GAUA estudioan grabatu genuen kanta azaroan eta bideoklipa Elorrioko hainbat txokoetan. Kolaborazio berezia ere izan dugu, herriko Antton kantautorearena hain zuzen ere. Musika Mikel Gaztañaga irakasleak egin du eta letra Jose Garaizabal elorriarrak.

12371034_10153763919848770_6613029420833462400_o

CDa eskuratzeko Musika Eskolarekin harremanetan jarri (www.elorriokomusikaeskola.com). Bideoklipa bertan duzue:

* Gaizka Peñafiel (Lezama, 1985) Elorrioko Musika Eskolako irakaslea da

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: