Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
1:53 am,
temperature icon 13°C
Humidity 84 %
Ráfagas de viento: 46 Km/h

EUSKADI LITERATURA SARIA · Bizenta Mogel idazlearen bizitza eta bizimodura hurbiltzeko hitzaldi-tailerra egingo du Durangoko Andraguneak

Izaskun Ellakuriaga

Yolanda Arrieta idazkle markinarrak “Argiaren alaba” liburu autoeditatuarekin Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen 2015ean.  Lan horretan oinarrituta, hitzaldi-tailer berezia emango du ostiral honetan, otsailak 12. Bizenta Mogel Elgezabal (1782-1854) emakume idazlearen bizitzara eta bizimodura hurbiltzeko gonbitea da.

Kartela

Markina-Xemeinen bizi izan zen lehenengo euskal emakume idazlearen eta bere sasoiaren berri jasoko dute hitzaldi-tailerrean parte hartuko dutenek. Yolanda Arrietak berak gidatuta,  datu errealetan oinarritutako fikzio baten bidez eta fikzio-prozesua bera ardatza eta eragile izanda bideratuko du.

Hitzaldia Durangoko Andraguneak antolatu du. Ikasturtean zehar, Bizkaiko 5 eamkume idazleen lanak ezagutzeko eta aztertzeko literatura solasaldi dialogikoak antolatu ditu eta ostiralekoa, laugarren saioa izango da.  Ekitaldi honetarako, Arte eta Historia Museoaren laguntza izango du, hitzaldi-tailerra bertan egingo baita.

· ‘ Argiaren alaba’ liburua · Yolanda Arrietaren saioa irekia izango da. Andraguneko irakurketa taldekoentzat ezezik, interesa duten guztientzat zabalik egongo da. ‘Argiaren alaba’ liburu irakurrita dutenek, hala ere,  egilearen argibideak jasotzeko zein liburuari buruzko iritzia emateko aukera izango dute.

Hitzordua, beraz, ostiralean, otsailaren 12an, Durangoko Arte eta Historia Museoan, arratsaldeko 18:00etan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu