Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
6:42 am,
temperature icon 7°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

FILM LABUR LEHIAKETA DURANGON · ‘Zaping’en hirugarren edizioa ospatuko da apirilaren 2 eta 3an

Mugalari 

Baina, zer da Zaping? Zaping definizioz, Durangoko Zapaburu konpartsak antolatzen duen film labur lehiaketa da. Parte hartzeko beharrezko informazioa eta baldintzak azaldu baino lehen, laburra bezain azalekoa iritziz, definizio horretan sakonduko dugu.

image3

Zaping · ARGAZKIA · Zapaburu konpartsa

Lehiaketa hitza ez litzateke aisialdi eredu propioa eta sorkuntza sustatu nahi dituen antolatzailearen hiztegian egon beharko, baina, aldatu beharrean, hitzaren interpretazio berri bat proposatzen dizuegu. Hau da, Zapingen parte hartu nahi izanez gero, lehiatu egin beharko zara. Lehiatuko zara, aisialdi kontsumitzaile izatetik sortzaile izateko, halaber zure aisialdiaren protagonista, zergatik ez? Lehiatuko zara, zure konfort gunetik irteteko: lotsak eta beldurrak gainditzeko, bidaideen (aurkarien) lotsak sentituz, ulertuz. Eta lehiatuko zara, zure sorkuntza armairuko kaxa ezkutuak zabaltzeko, konturatuz, gai berdinarekin hain lan desberdinak ikusiz, bakoitza sorkuntza mundu bat dela!

· Sorkuntza mundua · Hori baita Zaping, zure sorkuntza mundu hori ezagutu eta islatzeko tresna. Parte-hartzaileok apirilaren 2an, 15:00retan egon beharko duzue Plateruenan, bertan gaia jaso eta lehiaketari hasiera emateko. 24 ordu izango dituzue gehienez 8 minutuko iraupena duen film laburra grabatu eta muntatzeko.

Domekan, 15:00tan aurkeztu beharko da Plateruenan bertan. Lana pen drive edo memoria baten ekarri beharko duzue, MPEG edo AVI formatuan. Lehiaketari amaiera emateko filmen proiekzioa eta sari banaketa egingo dira Antzokian bertan. Zapingen izena emateko azken eguna Apirilak 1 da.

Izena emateko helbidea: zapaburukonpartsa@gmail.com

 

Zure publizitatea Mugalarin

BySilke.com

BYSILKE

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu