Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
5:53 am,
temperature icon 12°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

BIZKAIKO TXAPELKETA · Durangaldeko zortzi bertsolarik parte hartuko dute Berrizen igandean hasiko den edizioan

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

Igandean, apirilaren 10ean, hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Berrizen. Bi fase izango ditu, udaberrikoa eta udazkenekoa. Apirila- maiatzean egingo den lehenengorako 56 bertsolarik eman dute izena eta horietako zortzi Durangaldekoak dira. Honako hauek:

Aitor Bizkarra  – Abadiño

Beñat Romero – Zornotza

Peio Azkarate  – Durango

Txaber Altube – Abadiño

Xabier Irakulis – Zornotza

Garikoitz Sarriugarte  – Zaldibar

Ander Aldazabal  – Zornotza

Igor Galartza  – Abadiño

Bertsolariak

MUNTAIA · Mugalari

 

· NOBEDADEA: Ez dago eskualdeko txapelketarik · Berrikuntza nagusia izango du aurtengo edizioak. Orain arte udaberrian egiten ziren eskualdekako txapelketak ez dira egingo. Eskualde guztietan saioak egingo dira, baina izaera propioa izango dute. Lehen faserako izena eman duten bertsolariek beste plaza baten eta beste bertsokide batzuekin kantatzea egokituko zaie.

Apirilaren 10ean Berrizen hasi eta maiatzaren 22an Getxon amaituko da lehenengo fasea. Tarte horretan, guztira, bederatzi saio egingo dira. Beste saioak, hurrenez hurren honako hauek izango dira:  Bermeo (apirilak 17), Erandio (apirilak 23), Ondarroa (apirilak 24), Derio (apirilak 30), Gueñes (maiatzak 7), Orozko (maiatzak 8), Arrigorriaga (maiatzak 14)

Udazkeneko fasea urritik aurrera egingo da.Puntuazinoaren arabera sailkatuko dira onenak udaberriko fasetik.. Guztira, 30 bertsolari lehiatuko dira. Baina lehenengo inoiz finalista izandako zenbat bertsolarik izena ematen duten kontutan hartu behar da. Finala, ohiko moduan, abenduan izango da.

Bertsolarien taldean ezezik, Bizkaiko Txapelketako lan arlo ezberdinetan Durangaldeko hainbat lagun dabil laguntzen. Hauxe da zerrenda; Asier Ibaibarriaga (Talde Antolatzailea), Ione Narbaiza (Talde Antolatzailea, Komunikazio Taldea), Amaia Ugalde (Komunikazio Taldea, Gai-Jartzaile Taldea), Itsaso Gangoitia (Komunikazio Taldea), Maite Berriozabal (Komunikazio Taldea, Gai-Jartzaile Taldea), Itxaro Juaristi (Gai-Jartzaile Taldea), Maider Arizmendiarrieta (Gai-Jartzaile Taldea), Alaitz Etxanobe (Epaile Taldea), Jon Jaio  (Epaile Taldea) eta Miriam Juaristi  (Epaile Taldea).

SONY DSC

Aurkezpena.

· Berrizko saioa · Apirilaren 10ean, Kultur Etxan, 17:30ean.

Bertsolariak

Saiorako sarrerak ordubete arinago saltzen hasiko dira. Prezioa: 3€ /2€ (bazkideak) / Doan (16 urtetik beherakoak)

Txapelketari buruzko informazio gehiago: www.bertsozale.eus

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu