Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
3:30 am,
temperature icon 8°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

HITZEZ ETA AHOTSEZ · 240 lagunek parte hartuko dute III. Irakurraldian

Izaskun Ellakuriaga

Durangaldeko herri guztietako irakurleek beteko dute Plateruena sei orduz ostiralean, apirilaren 22an. Arratsaldeko 6etan hasi eta gauerdira bitartean, eskualdeko idazleen pasarteak irakurri eta kantatuko dituzte. Musikariak, bertsolariak eta dantzariak ere animatu dira ekitaldirako. Guztira 240 lagunek eman dute izena.

Hitzez

Lehengo eta gaur egungo idazleen lanak irakurri edo abestuko dituzte. Xabier Amuriza, Felipe Arrese Beitia,  Julene Azpeitia, Lourdes Unzueta, Ebaristo Bustintza Kirikiño, Leire Bilbao, Joseba Sarrionandia,Mila Salterain, Errose Buztintza, Unai Iturriaga,  Bitaño, Luis Berrizbeitia, Andoni Urzelai, J.E. Capeau, Josu Unzueta, Manu Ertzilla, Paddy Rekalde, Arrate Mardaraz, Iñaki Irasizabal, Gaizka Zabarte edota Peru Magdalenarenak.

· 15-82 urte arteko irakurleak · Idazle eta irakurleak batera jardungo dute. Izan ere, hainbat idazlek euren partehartzea baieztatu dute. Gainera,  Euskaltegi, Ikastola, berbalagun eta barnetegiko ikasle zein irakasleak ere irakurraldirako testuak landu dituzte. Durangokoak ez eze, Otxandio, Iurreta, Mañaria, Izurtza, Atxondo, Elorrio, Mallabia, Ermua, Garai, Mallabia, Berriz, Zaldibar eta Amorebieta-Etxanoko herritarrak izango dira irakurleak. Eskualdekoez gain,  Bilbo, Eibar eta Gasteiztik ere etorriko dira. Eta adin tarteari dagokionez, 15-82 urte arteko irakurleak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu