Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
3:51 am,
temperature icon 10°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Nagusi Aretoak Bizkaiko Arkeologia Museora bisita bat antolatu du

Mugalari

· Izena emateko epea atzo hasi zen eta zabalik egongo da 12ra arte

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak Nagusi Aretoaren bidez Bizkaiko Arkeologia Museora bisita bat antolatu du. Datorren ostiralean izango da, maiatzaren 13an, 17:00etatik 18:30era. Amorebietatik 16:00etatik irtengo da.

MUSEO

Museo hau 2009an zabaldu zen eta Bizkaiko aurrehistoriako eta historiako ondarea bildu eta kudeatzen du. Aurrehistoriatik Aro Modernora arteko ibilbide kronologiko batean jasotzen da historia.

Museoak 18.000 pieza ditu eta lurraldean egindako hainbat indusketetatik jasotako hondar arkeologikoak, hainbat museotan sakabanatuta egon direnak, gehienak Euskal Museoan eta besteak, 6.500 kutxatan gordeta egon direnak biltegi batean, orain ikusgai jarri dira.

Amorebieta-Etxanotik bertara joateko garraio publikoa erabiliko da. Izena emateko epea atzo hasi zen eta zabalik egongo da maiatzaren 12ra arte. Plaza kopurua mugatua da eta bisita gidatua eta doakoa izango da. Informazio gehiagorako eta izena emateko Nagusi Aretotik pasatu beharko da, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara edota ondoko telefono zenbakira deitu beharko da: 94 694 11 29.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu