Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
7:00 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 22 Km/h

PIXONTXIS · Elorrioko punk-rock taldeak ibilbidea amaitutzat jo du

Pixontxis

Izaskun Ellakuriaga

Aste honetan eman du jakitera taldeak bere erabakia ohar bidez. Elorrioko musika taldeak erabaki horren zergaitirik ez du agertu, baina aurreikusita izan dituen ekitaldiak bertan behera geratuko direla azpimarratu du. Hauxe euren agur-mezua:

Pixontxis punk-rock taldeak jakitera eman nahi du bere jarduna eten eta ibilbidea bertan behera gelditzen dela. Arrazoi honi jarraiki, aurreikusita genituen kontzertu, diska eta gainontzekoak alde batera gelditzen dira.

2007an hasi genuen bidea, 2008an lehen kontzertua eman, eta ordutik, lan asko egin dugu instrumenturik jotzen ez jakitetik gaur eguneraino. Taldekide ezberdinek sortu dugu taldea urte guzti hauetan, eta kide izango gara beti: Lander, Bingen, Piru, Liher, Julen, Paul eta Ander.

Ehundaka kontzertu, milaka lagun berri, ehundaka musikari, gaztetxeak, txosnaguneak, tabernak… Eta eskertzerik besterik ez zaigu gelditzen.

Eskerrik asko eta besarkada bat.

Pixontxis Kids

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

Gaur arratsaldean…

AIKO 1

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu