Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
11:22 pm,
temperature icon 7°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

GUTUNA · Abadiñoko IBI-aren igoeren gaineko EH Bilduren irakurketa

Testua · EH Bildu Abadiño

Lehenik eta behin esatea gurako genuke gai hau aspaldikoa dela eta nahiz eta Aldundiak agenda estu bat markatu, bagenekien Uztailerako onartuak egon behar zirela IBIaren tipoak. Gobernu taldearen proposamena Ekainaren 20an eman zen eta hau bezelako gai bat 10 egun naturaletan aztertu, eztabaidatu eta adostea denbora gutxiegi da. Alkateak berak esan zuen merkatariek sartu ebezan firmak aztertzeko egun gutxi izan ebezela, et gai honen konplexutasuna guk orain 10 egunetan baloratu behar.

Ikusi behar da lehen zenbat biltzen zen eta orain zenbat bilduko dan.

Hona hemen: lehen, orain eta diferentzia zenbakietan:

 

TC (comercial)               102327 €                                122.136 €                               %19,3

TG (etxebizitzak)             664570 €                             791.532 €                               %19,1

TI (industrial)                646184 €                                824530 €                                %27,59

TR (resto)                       120928 €                                150981 €                                  %24,85

TOTALA                       1534010 €                          1889180 €                           %23,15

Balio katastral altuei igoera gehigarri bat aplikatuko zaio eta 186592 € gehiago jasoko ditu udalak

1889180 €+186592 €=2.075.772

Gobernu taldeak egiten duen proposamenean 1889180 € batzen dira, hau da, 355170 € gehiago, %23 hain zuzen, ia jasotzen zenaren laurdena. Portzentai hori altuagoa da oraindik balio katastral handien igoera kontuan hartuta 541762 €, hau da %35,3. Udalkutxatik udaletxeak jasotzeari utziko dion diru kantitatea dela eta, Aldundiak emango ez duen diru laguntza hori herritarrek IBIaren bidez ordaintzea proposatzen da. Modu horretan gobernu taldearen beharrizanak aurrejartzen dira herritarren interesen gainetik, udalkutxatik diru gutxiago batzen bada ere ezin daitekeena da herritarrekin jaitsiera hori konpentsatu, gobernu taldea egoera berrira egokitu beharko litzateke, ez herritarrak gehiago ito!

Jakina da udal honek duen likidezia falta, izan ere, aurten ere ez ditu aurrekontuak onartu, mankomunitatearen diru gerakina ezkatzen ibili da; eta orain IBIaren tipoen moldaketa dela eta diru gehiago biltzeko aitzakia ezin hobea dute. Honek esan nahi du, gobernu taldek izan dituen lehentasunak eta politikek, udaletxeko poltsa utzitu dutela eta orain herritarrek bete beharko dutela. Izan ere, egia da balio katastrala 40 urtean aldatu ez izanaren erruduna diputazioan boterean egon den EAJ-PNVren izan dela eta egoera hau baliatuko du gobernu taldeak urtero urtero bere diru sarrerak handitzeko, eta erruaren zati bat desbideratzeko.

Gainera udalkutxaren jaitsierari aurre egiteko IBIaren tipoak igotzeko behin behineko neurri hau behin betiko bilakatuko da, behin herritarren haserrealdia igarota zer hobe 355.170,15 € gehiago batzea baino! Herrian baditugu behin – betiko bihurtu diren behin – behineko neurriak.

Bestalde balio katastral altua duten higiezinei tipo altuago bat jartzearen kontuarekin hainbat gauza argitu behar dira. Ondo dau progresibitate hori baina ikusi beharko zan unidade familiarraren kapazidade ekonomikue bebai, gertatu daitekeelako herritarren bat balio katastral altuko etxebizitza baten jabe izatea baina gastu gehikuntza horri aurre egiteko gai ez izatea, baserri baten kasuan adibidez. Beste alde batetik, balio katastral altua dutenen higiezinen tipoaren igoeratik ateratzen den diru kantitate hori hobarietarako erabiliko dela azaldu da, baina oraindik ez dugu ordenantza proposamenik jaso norabide horretan, eta ez dugu karta zuri bat emango zentzu horretan. Dirudienez hobari horietara bideratu duen diru kantitatea 186592,55€ izango dira kalkuluak bajuenetik eginda.

Tipo ezberdinen proposamena aztertuta TC %0,55, TG %0,25, TI %1 eta TR %0,74 dira.

Aldundiak tipo restotik industrialera be pasatu dauz ondasun ezberdinak beraz tipo industrialien aurreikusten dana baino gehiago batuko da. Horregatik eta asmoa ez delako izan behar gehiago batzea, tipo generala eta komertziala bajatu beharko litzatekez, bai herritarrei eta bai komertzioari gitxiago eragiteko. Egia da katastroaren egokitzapenaren arabera izango dela batzuri zerga igotea eta bestei jaistea, baina tipoa ez badugu igotzen horrenbeste, batzuei gehiago jaitsiko zaie eta beste batzuei gutxiago igo.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu