Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
6:18 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 74 Km/h

Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna irailaren 10ean egingo da Izurtzan

I. Ellakuriaga

Aurten, 49. aldiz, Gerediaga Elkarteak, Durangaldeko dantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, elkarlanean, Ezpatadantzari eguna antolatu dute irailaren 10ean, Izurtzan.  Edizio honetan Izurtzako Udalaren eta Mendigain Dantza Taldeak ere parte hartu dute antolaketan.

DANTZARI EGUNA IZURTZA09

ARGAZKIA · Txelu Angoitia

1967an Iurretan ospatutako lehen edizioan bezala ekitaldi honen helburua “Dantzari dantza” izenarekin ezagutzen den bederatzi dantzak osatzen duten multzoa ezagutzera ematea da .

“Dantzari dantza” edo gaur egun “Bizkaiko Ezpatadantza” izenarekin ezagututako dantzak Durangaldean mendeetan zehar iraun ondoren eskualde honetatik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu ziren XX. mende hasieran.

Jatorrian lurralde zabalago baten dantzatutako dantzak izan omen ziren, baina XIX. mendearen bukaeran Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz, eta Garaiko elizateetan bakarrik dantzatzen ziren. XX. Mendearen hasieran, berriz, berpizkunde handi baten ondoren,  Bizkaiko lurralde gehienetara zabaldu zen, gaur egun ezagutzen dugun ikur bihurtu arte.

Dantzari dantza bederatzi dantzak osatzen dute: agintariena (lehengoa eta ikusgarriena, Durangaldeko zenbait elizatek mantendu izan duten banderak dantzarien gainean eraikitzen direlako). Jarraian zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makil-dantza eta txotxongiloa dantzatzen dira.

Bukatzeko soka dantza edo erregelak plazaratzen dira: aurreskua eta atzeskua.

Egitaraua:

18,30ean: Dantzariak Azkonizaga inguruan bilduko dira herriko plazara kalejiran joateko.

19,00etan: Dantzari dantza eta Soka dantza edo erregelak Izurtzako plazan.

Dantza saioan zehar omenaldia egingo zaie Mendigain dantza taldeko hainbat kideri. Omenduak: Juan Antonio Aroma, Alberto Garate, Itziar Iriondo, Pili Arrazola, Maite Zubillaga eta Inma Gorrotxategi.

21:30ean: Frontoian lagun arteko afaria eta dantzaldia Firin Faran taldearekin

Partaideak:

Durangaldeko 9 dantza talde: Iurreta, Izurtza, Garai eta Mañaritik talde bana, Berriztik Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeak eta Durangotik Tronperri, Txoritxu Alai eta Kriskitin dantza taldeak.

 

BANNER IZURTZA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu