Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
6:39 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 47 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Abadiñoko udalak Atzerkiño antzerki jaialdia berreskuratu du

Mugalari

· Jaialdia azaroaren 5etik 26ra bitartean izango da eta Euskadiko lau konpainia amateurren lana ezagutaraziko du

Bizkaiko eta Gipuzkoako lau antzerki taldek hartuko dute parte azaroaren 5etik 26ra bitartean  Errota Kultur Etxean Abadiñoko II Antzerkiño Antzerki Jaialdian. Udalak eta Abadiñoko Banarte taldeak elkarrekin antolatutako jaialdi horrek ezagutzera eman nahi ditu  Euskadiko antzerki talde amateurren  lana, Kultur Arloko zinegotzi Eneko Etxebarriak gaur esan duenez. Emankizunak  20:00etan izango dira eta sarrera 5 euro kostako da.

Errota Kultur Etxean egindako prentsaurreko batean Eneko Etxebarriak esan du aurtengo ekimen honekin Abadiñoko Udalak berriren berri jartzen duela martxan 2011ko otsailean Durangaldeko antzerki taldeen lana ezagutarazteko antolatu zuen jaialdia. Banarte taldeko Rafael Herce Perez aldemenean zuela, Etxebarriak  azpimarratu zuen  zeinen garrantzitsua den  herritarrek ezagutzea  konpainia horien lana, eta dei egin zien herritar guztiei jaialdiko ekitaldietan parte hartzeko. «Udal gisa behartuta gaude eskaintza aberatsa proposatzeko, jendeak aukera izan dezan ezagutzeko ez bakarrik antzezlan ezagunak baina baita ere  Euskadiko talde amateur askok  oholtzara eramaten duten pasio bizi eta lan ederra. Aurtengo Antzerkiño jaialdia lan horren erakusgarri izango da», esan du.

image1

Eneko Etxebarria eta Rafa Herce. · ARGAZKIA · Abadiñoko Udala

Egitarauari hasiera emanez, azaroaren 5ean Zallako Antifaz Antzerki Taldeak «Contigo aprendí» komedia antzeztuko du, matxismoaren aurkako aldarri bat  zeinetan gizon batek gaizki ekarritako hiru emakumek elkar hartzen duten gizonari bere engainuen ordaina emateko.

· Edgar Allan Poe · Azaroaren 12an, Ortuellako Fierabrás antzerki taldeak Edgar Allan Poeren «In vino veritas: tributo a Edgar Allan Poe» lana taularatuko du, funtsean Poeren lan zenbaitekin osatutako irakurketa dramatizatu sorta bat, biolontxeko musikarekin girotua.

Azaroaren 19an,  Altsasuko Tarima Beltza Teatroa taldeak «Falstaff no cree en la otra vida» tragikomedia eskainiko du, ihauteri eta umore beltzekoz giroan kokatutako  heriotzari buruzko gogoeta bat.

Jaialdiari amaiera emanez, Arrasateko Doke Antzerki Taldeak «Aingeru ala Kurriloi» lana eskainiko du. Bertan kontatzen zaigu nola iloba ezezagun baten etorrerak hankaz gora jartzen duen bi ahizparen bizimodu lasaia. Iloba horren amak gurasoen etxetik alde egin behar izan zuen haurdun geratu zenean.

Banarte taldeko Rafael Herce Pérezek azpimarratu du  jaialdiak  herritarrengandik sortutako kultur lana erakusten duela. «Kultura gizakien garapen integralaren osagai ezinbestekoa dela uste duten  gizon eta emakumeengandik dator zuzenean, hartan buru berlarri parte hartu nahi duten pertsonengandik, ez dutenak izan kulturaren hartzaile pasibo soilak baina orobat igorle eta sortzaile aktiboak. Antzerkia, kultura, maitasun hutsez sortua, eguneroko zailtasun guztien gainetik, eta helburutzat daukana dinamizatzea, komunikatzea eta besteengana iristea. Handi eta gora izan nahi duen eraikin baten oinarria».

banner jai berri

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu