Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
3:37 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 64 Km/h

#MAITEDUGUAZOKA · Hasi da zoramena Durangon, gerturatu eta bizi #51DA!

Mugalari

Atzera-kontua amaitu DA! Hasi da Durangoko Azokaren 51. edizioa! Goizeko 10:30ak jo orduko, ikasle-uholde bat sartu da Landako Gunera, erakusleihoen arteko kaleak betez. Donostia 2016ren ekarpenez, Karrika Antzerki Taldeak hasiera ikusgarria eman dio aurtengo kulturaren plazari, Deshakespearezioa obraren pasarte bat egokituz hitzordu honetarako: sua, malabareak, hankapaloak… eta kitto, zabaldu dira Durangoko Azokako ateak! Ondo etorri, eta azoka on danori!

sarrera_ekitaldia_16_5599_copia_txiki

ARGAZKIA · Txelu Angoitia

Euskal Herriko bazter askotatik etorritako ikasleek bete dute Lanko Gunea eta Azokako gainontzeko espazioak. Hainbat tailer izan dituzte eskura: robotikaren mundua, komiki tailerra, euskal kantagintza, literatura tailerra, Josu Bergararen kontzertua… Mila ikaslek baino gehiagok parte hartu dute jardueretan (sei milak eman zuten izena bertan parte hartzeko), baina askoz gehiago izan dira Euskal Herri osoko ikastetxeetatik etorritakoak.

Arratsaldean helduen txanda izango da. Lehenengo aldiz, euskara ikasten ari diren ikasleek tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: bikoizketa tailerrak, hip-hop tailerra, Listoriatura bisita gidatua, wikipedian editatzeko maratoia… Eta noski, horrez gain, eskaintza ugaria izango dugu Azokan, publiko eta gustu guztietarako. EGITARAU OSOA hemen ikus daiteke, egunez egun eta gune bakoitzeko. SINADURAK ere hemen ikus daitezke, stand bakoitzean zein ordutan egongo diren jakiteko.

Hasi da zoramena Durangon, bost egun bete kultura izango ditugu, gerturatu eta bizi #51DA!

Banner Azoka
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu