Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
8:44 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

#BILBO · Udalak Posta kalean plaka bat jarri du ‘Eguna’ euskarazko lehen egunkariaren oroigarritzat

ERREGE EGUNA

Testua · Mugalari

Argazkiak · Iban Gorriti

· Orain daudenen aurrendaria izan zen euskara hutsean idatzitako lehen egunkari haren sorreraren 80. urtemuga ospatu nahi izan da horrela

1937ko urtarrilaren 1ean, Bilboko Posta kaleko 17an, sortu zuten Eguna, euskara hutsean idatzitako lehen egunkaria.  Gerra Zibilean sortu zuten euskarazko lehen egunkariak ekainean Bilbo tropa frankistek hartu arte iraun zuen.  

EGUNA BILBAO 1

Plaka kelean jarri dute.

Euskarazko egunkari haren sorreraren 80. urteurrena dela-eta, Bilboko Udalak, Euskaltzaindiarekin, Euskal Pen Klubarekin, Sabino Arana Fundazioarekin eta Deiarekin batera, ospatu nahi izan du euskararen sustapenerako hain garrantzitsua den efemeride hori sortu zuten eraikinean, Posta kaleko 17aren parean alegia, plaka bat jarrita.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerian utzi dute plaka gaur goizean Posta kalean.  Alkatearekin batera, besteak beste, udalkideak; Andres Urrutia, euskaltzainburua; Juan Mari Atutxa, Sabino Arana Fundazioko presidentea; eta Laura Mintegi, Euskal Pen Klubeko presidentea egon dira; baita Deiako, Euskararen Aholku Batzordeko eta Bilboko euskaltegietako zenbait ordezkari ere.

Udalaren Txistulari Bandak ekitaldiari amaiera eman dio Ametsetan rapsodia txikia joz. Horren bidez garai hartan euskara hutsezko lehen egunkaria egiteko izan zuten ametsa islatu nahi izan dute txistulariek.

Euskarazko egunkari honen sorreraren 80. urteurrena ospatzeko lehen ekitaldia izan da plaka jartzea. Eguna euskara hutsean argitaratutako lehen egunkaria izan zen eta orain dauden euskara hutsezko egunkarien aurrendaria izan zen.  Ospakizunekin jarraitzeko, datorren barikuan, otsailak 10, Euskaltzaindiaren egoitzan Eguna egunkariari buruzko jardunaldi bat izango da eta oraingo hedabideetarako egindako ekarpenaz iritzi-trukea izango da.

EGUNA 0

· EGUNA · 

(1937ko urtarrilaren 1a – 1937ko ekainaren 13a).

1936. urtea amaitzen ari zela eta azken Gerra Zibilean bete-betean sartuta, Bizkaia faxismoaren tropek aurrera egiten zutela setiaturik zegoela, Bilbon euskarazko hutsez egunkari bat argitaratzeko ekimena sortu zen.

1937ko urtarrilaren 1ean argitaratu zuten lehenengo aldiz Eguna.  Kazetariak euskaltzale gazteak ziren. Gehienak 25 urtetik beherakoak.  Gerra-garaia zen, batez ere, 1937ko martxoaren 31tik aurrera, orduantxe hasi baitzuen erasoa Emilio Mola jeneralak. gehieneko zabalkundea 10000 alekoa izan zen.

Aurrekaria “Euzkadi” egunkariak izan zuen euskarazko orria izan zen. Horren arduraduna Esteban de Urkiaga “Lauaxeta” izan zen. Orri hau eta Eguna egunkariak abertzaleak ziren. “Euzkadi” egunkariak Sabino Aranaren “JEL” goiburua izan zuen azpi-izenburu.

Molaren abioiek, Condor legio naziak eta aireko indar italiar faxistak alegia, gerra-frontea apurtuta, Bilbo laster jausiko zen eta amaiera helduko zitzaion Eguna egunkariari. Azken zenbakia 1937ko ekainaren 13koa izan zen. Ekainaren 19an Bilbo jausi zen tropa frankisten eskuetara. Iraupena ez zen sei hilabetekoa izatera heldu. Eguna egunkariak 139 zenbaki kaleratuta, euskara hutsezko egunkari bat egon zitekeela erakutsi zuen.

EGUNA BILBAO 2

Aurreskua.

“EGUNA 1937” JARDUNALDIA EUSKALTZAINDIAN HILAREN 10ean

Gure kultura-ondarearen zati hau ezagutzera emateko, egunkaria sortu zuten lekuan plaka bat jartzeaz gain, jardunaldi bat izango da euskara hutsezko lehen egunkariak egindako lanaren berri zehatzagoa edukitzeko.

Otsailaren 10ean (barikua) izango da Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15). Bilboko alkateak Andres Urrutia  euskaltzainburuarekin eta Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidentearekin batera hasiera emango die jardunaldiari goizeko 9:30ean eta, besteak beste, Joseba Agirreazkuenagak, Xabier Altzibarrek, Luis Alberto Aranberri “Amatiñok”, Joan Mari Torrealdaik, Idurre Eskizabel, Iñaki Mendizabalek, Javier Onaindiak eta Odile Kruzetak parte hartuko dute.

Sarrera dohainik. Leku mugatuak.

09:30    Ongi etorria

10:00   “EGUNA 1937”

JOSEBA AGIRREAZKUENAGA.

XABIER ALTZIBAR.

Moderatzailea: JUAN CARLOS IBARRA, Deia.

10:40   Galderak, erantzunak eta iritzi-trukea.

11:30   “EGUNEROKOAK 1986an”.

LUIS ALBERTO ARANBERRI “AMATIÑO”.

            JOAN MARI TORREALDAI.

Moderatzailea: ADOLFO AREJITA, Euskaltzaindia.

12:10   Galderak, erantzunak eta iritzi-trukea.

12:30   “HEDABIDEEN ETA EUSKARAREN GAUR EGUNGO ERRONKAK”.

IDURRE ESKIZABEL.

IÑAKI MENDIZABAL.

JAVIER ONAINDIA.

ODILE KRUZETA.

Moderatzailea: URTZI URRUTIKOETXEA, EuskalPenKluba.

13:20   Galderak, erantzunak eta iritzi-trukea.

13:45   Jardunaldiaren amaiera.

 

BANNER Olajauregi BODAS

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu