GUTUNA · Elorrioko EAJ-PNVk nekazal guneak bertan behera utzita daudela salatu du

Testua · EAJ-PNV

Joseba Mujika Elorrioko bozeramaile jeltzaleak kritikatu du Auzoen Kotseilua ez dela 2016 urte osoan batzartu eta gune horiek hobetzeko partidak urterik urtera murriztu direla.

Elorrioko auzoen egoera, hobera joan beharrean, nabarmen kaskartu da”, salatu du Joseba Mujika Elorrioko EAJ-PNVren udal taldeko bozeramaileak. Bere hitzetan “sinestezina da Udala, EH Bilduren ardurapean, 2016 urte osoan Auzoen Kontseiluarekin behin ere batzartu ez izana”. Era berean kritikatu du gune horietarako bideratutako politika publikoak, “gora egin edo hobetu beharrean, gero eta okerrago doaz eta gero eta murritzagoak dira udal aurrekontuetan aurreikusitako partidak”. Hori dela eta, gobernu taldeari eskatu dio “behingoz herritargo osoaren alde lan egiten has dadila” eta bereziki “Elorrioko auzoetako herritarren interesak defendatzeari ekin diezaiola”.

2017.02.09 EAJ-PNV Elorrio - Auzoak -- Barrios (2)

PHOTO · EAJ/PNV

Mujikak azaldu bezala, 2010 urtean Auzoen Kontseilua Elorrioko nekazal guneen ordezkaritzarako organo gisa eratu zenetik, lehen aldia izan da gobernu batzordeak urte betean “behin ere deitu ez duela”. EAJ-PNVk ezinbesteko jotzen du herriko Udalean Elorrioko auzoen parte hartzea era aktiboan egituratzeko helburua duen organismoa. Aurreko urteetan batzorde hau (auzoetako 15 alkate daude ordezkatuta), gutxienez hiruhilekoan behin batzartzen zen eta errutina horri aurreko legealdi osoan ekin zitzaion gobernuan EAJ-PNV egon zen bitartean.
Bozeramaile jeltzaleak ez du ulertzen zergatik EH Bildu “auzoez ahaztu den” duela urte bete beren garrantzia goraipatzen zuenean eta lortzeko helburu batzuk ezarri zituenean “helburu horiek bertan behera utziak izan dira” deitoratu du.

Auzoetako zinegotziak, aurreko urteko aurrekontuak aztertzeko eztabaidan esan zuen EH Bilduk “indar eta garrantzi” handiagoa eman nahi ziola erakundeari “eginkizunei eduki gehiago emanez”. Orduan zehaztu bezala “aurretiaz auzo bakoitzeko diagnosia egingo zen, bakoitzeko lehentasunak identifikatuz eta beharrizan guztiak betetzeko planteamendua burutuz”. Baina 2016 urte osoan EH Bilduk “bere konpromisoak bete beharrean, lehenago esandakotik aldendu da, azterketa horiek ez egiteaz gain eta auzo bakoitzeko beharrak ez identifikatzeaz aparte, ez da Elorrioko auzoetako alkateekin batzartzeko gai ere izan” azaldu du. “Horra hor EH Bilduk Elorrioko auzoetarako duen sentsibilitatea edo herritarren parte hartzeaz hitz handiekin hitz egiten duenean erakusten duen sinesgarritasuna”, kritikatu du Mujikak. “Udal araudiaren arabera aukeratutako ordezkariei entzuteko edo esateko dutena esateko aukera emateko gai ere ez dira izan”, ezarri du.

Joseba Mujikak era berean salatu du gobernu taldeak nabarmen murriztu dituela gune horietarako aurreikusitako politikak. “Areagotu edo hobetu beharrean gero eta okerrago doaz eta gero eta murritzagoak dira dagokien aurrekontuetan”, azaldu du. “Horren erakusle da auzoetako bideak konpontzeko inbertsioak azken urteotan nabarmen murriztu direla; edo Elorrioko auzo berrietara ura eramateko azpiegituretarako partidak ez direla egin, edo auzoetako saneamendu arazoa bertan behera utzita dagoela”, adierazi du. Mujikak era berean salatu du murrizketak egin direla behar bezala funtzionatzen eta nekazal guneetan bizi diren herritarrei zerbitzua ematen dieten jardueretan,besteak beste Auzo Taxia izenekoa. Adierazi duenez “EH Bilduk zerbitzu honetan murrizketak planteatu nahi ditu euro apur batzuk aurrezteko. Urtean dituzten bidai kopurua mugatu nahi dute edo erabiltzaile kategoria ezberdinak ezarri nahi dituzte bidaietarako sari ezberdinak ezarriz”, azaldu du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,