Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
6:13 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Ainhoa Ortells-en ‘Pintura & pINtuRa’ Durangoko Museoan

Mugalari

PHOTO GALERIA · Argazkiak Rafa Anduiza eta artistaren esku

Durangoko Arte eta Historia Museoan, martxoak 5a arte, Ainhoa Ortells-en «Pintura & pINtuRa». Pintore handien maisu lanen bere  irudipena aurkezten digu museoaren areto berrian, Etxezarreta jauregiaren lehen solairuan, non arrazoi pertsonal batek eragindako Ortells-en maisu-erretratuen irudipen edo errepresentazioak ditugu ikusgai.

FullSizeRender[1]

1985ean jaioa eta EHUan Arte Ederretan lizentziatua, Beijingen pasa zituen lizentziatu berri hiru hilabete, eta honek arte munduan saltseatzeko aukera eman zion, baita mundu horretaz nahikotxo ikasteko ere.

Bere pinturetan bi pintura mota topa ditzakegula esan dezakegu: alde batetik, pintura zibilizatua, eboluzionatua, aztertu eta ikasitakoa; eta bestetik, prehistorikoa, instintiboa, inprobisatua, pinturarik freskoena, basatiena.

FullSizeRender

Koloretako tanto edo orban, brotxakada eta lerro jolastiekin elkar lotzen diren erretratu finak.

Ama izateak dakarren munduaren berrulermen horren irudikapena, edota adierazpena.

https://www.ainhoaortells.com/info-1/

IMG_7249IMG_7251IMG_7248IMG_7237IMG_7236

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu