Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
9:43 pm,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

LUZATUKO DA DURANGOKO MUSEOAN · ‘Picasso: Durangotik Guernicara’ erakusketak 1200 bisita izan ditu

“Picasso: Durangotik Guernicara»erakusketak, 1.200 bisita baino gehiago izan ditu bere inaugurazio egunetik, hori dela eta, ekainaren 4ra arte luzatuko da.

Durangoko Arte eta Historia Museoan kokatuta dagoen erakusketak, lehengo aldiz erakusten ditu Pablo Picassoren jatorrizko obrak. «Francoren ametsa eta gezurra» grabatuak Picassoren obrarik ezagunena, Guernica, egin aurreko eta osteko obrak dira eta izandako harrera ona dela eta luzatu egingo da, izan ere, martxoaren 30eko inaugurazio egunetik hona bisita asko jaso ditu.

claridad_2_pablo_picasso_sueno_y_mentira_de_franco_1937_0

Erakusketa, izatez maiatzaren 1ean amaitu egin behar zen, baina gaur arte 1.200 bisitari izan ditu, 6 bisita gidatu egin dira euskeraz zein gazteleraz eta talde guztiak betetak geratu dira. Bisitari kopuru handiena martxoaren 31ean eta apirilaren 1an egon zen, 230 pertsona baino gehiago. Bisita gidatuak oso harrera ona izan dute, taldeak beterik eta hainbat pertsona itxaron zerrendan geratu dira.

Guzti hori kontutan hartuta, Durangoko Udalak, Arte eta Historia Museoak eta bidumazaleek ahobatez erabaki dute erakusketa ekainaren 4ra arte luzatzea. Erakusketa era indibidualean edo egingo diren bisita gidatuen bitartez bisitatu ahal izango da. Bisita gidatuetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da izena ematea  94 6030020 telefono zenbakian edo mezu elektronikoa bidaliz museo@durango.eus helbidera.

· Bisita gidatuak · Luzapenarekin batera beste hiru bisita gidatu gehiago egingo dira (maiatzeren 9, 16 eta 30ean) eta 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzako tailerrak ere bai (maitzaren 18an -museoen eguna- eta maiatzaren 23an). Horrez gain, ekintza bereziak egingo dira ikastetxeetako taldeekin.

Hori gutxi balitz, grabatu tailerra egingo de maiatzaren 24an arratsaldeko 7etan (Rosalinda Incardonaren eskutik) eta Unai Iturriagak eta Alex Sanvik komiki historikoa nola egin azalduko dute «Istorioaren orriak sortzen» hitzaldian (data zehaztu gabe).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu