Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:04 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

‘In Sesion’ hirukoteak zabalduko du ostiral honetan Plateruenan ikasturteko azken Jam Sesssiona

Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskola jakinarazten duenez, datorren maiatzaren 12an, ostirala, gaueko 21:30etan, ikasturte honetako azken  Jam Sessiona eskainiko da Plateruena Kafe Antzokian.

jam

ARGAZKIA · Plateruena

Bartolome Ertzilla Musika Eskolak antolatuta eta musika modernoko taldeak dinamizatuta, oraingo honetan, eskarmentu handiko hiru musikariz osatutako “ In Sesion” hirukoteak zabalduko du Jam Sessiona. Miguel Salvador kitarra elektrikoarekin, Marcelo Scrich kontrabaxuan eta Gorka Iraundegi baterian.

Hasierako tarte hau eta gero Jam Sessiona zabalduko da, eta nahi duten musikari guztiek parte hartu ahal izango dute

Oraingo honetan ere zerrenda txiki bat proposatzen da:

  • Bag Groove ( Miles Davis), Afro Blue ( M.Santamaria- Aebersold 64 bertsioa), Four ( M.Davis-Aebersold 7 bertsioa), Softly as in a Mornig,Mr.PC,My Romance eta Lucky Southern.

Email honetara bidali daitezke proposamenak: aertzilla@durango.eus

Gogoratu hitzordua, Maiatzak 12 ostirala, gaueko 21:30etan Plateruena Kafe Antzokian.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu