Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
7:57 am,
temperature icon 9°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Abadiñoko San Trokazak 2017 · Laket, Bultz!, Markeliñe, Bad Sound System, Ganso&Cia…

Abadiñoko San Trokazak maiatzaren 12tik 21era bitartean ospatuko dira eta 30 bat ekitaldi eskainiko dituzte, Jose Luis Navarro alkateak esan duenez. Aurten 35.000 euroko aurrekontua dago jaietarako eta herritar guztiei zuzenduta egongo dira, gastronomia, kirol, antzerki, musika eta beste hainbat arlotako ekitaldiekin.

Aurten lehenengo aldiz egingo da tortilla jai bat, maiatzaren  13an, kuadrillek tortillak egin eta ondoren jan ditzaten. 2007an jaiotako umeen omenaldia  maiatzaren 13an izango da aurten.

Bultz2016

Abadiñoko Bultz! taldea · ARGAZKIA · Iñigo Gabiria.

Maiatzaren 15ean DJ Patri arituko da Txanporta plazan, 15ean  Oxabi taldearen jaialdia izango da, eta 20an  Laket taldearen erromeria eta Bultz!, Bad Sound System  eta Tooth taldeen jaialdia.

Markeliñe crusoe iban copia

Markeliñeren Crusoe. · ARGAZKIA · I.G.

Kaleko ikuskizunak ere izango dira, hala nola Tío Teronen Semeak  taldearen ekitaldia maiatzaren 13an, Ganso & Cia «Walkman» familiendako ikuskizuna, Markeliñeren Crusoe ikuskizuna 19an, eta Txalo Produzkzioak antzerki taldearen eskaiiko duen «Jainko Basatia» ikuskizuna.

MEDIOPELO de GANSO&Cia (Alta) - 01

Ganso.

Maiatzaren 12an eta 21ean umeendako tailerrak egingo dira, eta txirrindulari martxa bat ume eta gazteentzat hilaren 13an. Kirol arloan, 14an  San Trokaz txapelketako kadete mailako lasterketa jokatuko da, 200 bat korrikalarirekin, eta esku-pilotako  San Trokaz txapelkeraen finala. Horiez gain, maiatzaren 13an pedal bako bizikleta lasterketa bat eta  20an paella erraldoi bat egingo dira.

Aurtengo jaietako kartel saritua Uxue Fernández Moratok egin du, 2007an jaiotako ume batek alegia. Bigarren urtea izan da aurten kartel lehiaketako parte-hartzaileak Zelaietako  hamar 10 rteko umeak izan direla.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu