Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:11 am,
temperature icon 10°C
Humidity 53 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

EH BILDU DURANGO · Herritarren Parte Hartze Ordenantzaren aurkezpen publikoa, etzi

BILDU LOGO

EH Bildu Durango

Herritarren Parte Hartze Ordenantzaren aurkezpen publikoa. Etzi, hilak 22, 19:00etan Pinondo Etxeko azken solairuan

2015eko urrian jarri genuen Herritarren Parte Hartze Ordenantza egiteko prozesua martxan, eragile eta norbanakoekin egindako hainbat bilerekin. Bilera hauen xedea zen eragile eta herritarrengandik informazioa eta aportazioak jaso eta ordenantzan txertatzea.

Behin atxikiturik, ordenantza Udalean aurkeztu genuen 2016ko martxoan. Hilabete luzetan ez da gaia zegokion batzordean eztabaidatu, EH Bildutik behin eta berriro eskatu arren gaia jorratzeko.

Azkenean, itxaronaldi luze baten ondoren, Garapen Jasangarria eta Herritarren Partehartzea batzordean gaia tratatu zen, eta hurrengo asteko Osoko Bilkurara eramango da bere aprobaziorako, Gobernu Taldearen azken orduko aldaketa batzuekin eta EH Bildu eta Herriaren Eskubidearen bozka partikularrez.

Aprobazioa emango dela ikusita, eta ordenantza beraren izaera ikusirik, EH Bildutik beharrezkoa ikusten dugu herritarrak jakitun izatea arau honekin irabaziko dituzten arauak zeintzuk izango diren jakitea. Partehartze instrumentuez hitz egiten ari garenez, beharrezko da jendeak hauek zeintzuk diren jakitea, bestela ezingo baitituzte erabili.

Eta hori da jomuga etzi, hilak 22, Pinondo Etxeko azken solairuan arratsaldeko 19:00etarako deitu dugun aurkezpen publikoarena, herritar eta eragileei azaltzea zeintzuk diren irabazi berri dituzten eskubide horiek. Aurkezpen horretan, modu ulerkor batean azalduko ditugu herritarrek eskuratu dituzten parte hartze eskubide eta instrumentu berriak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu