Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
12:15 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 21 Km/h

IGOR, GARAILE DONIBANE LOHIZUNEN · Azken finalaurrekoan kantatuko du Miren Amurizak igandean

Izaskun Ellakuriaga

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan saio erabakiorra jokatuko da igandean, Iruñean. Azken finalaurrekoa da eta saioaren ostean, jakingo dugu zein zazpi bertsolarik kantatuko duten Amets Arzallusekin batera BEC-eko oholtza gainean.

miren

Orain arteko datuak eskuetan, Igor Elortza durangarrak abenduaren 17ko finalean kantatuko duela ziurtzat eman daiteke. Maialen Lujanbioren ostean (1.457,50) punturik gehien duen bigarren bertsolaria delako (1.413).

IGor

Asteburu honetan, Miren Amuriza berriztarraren txanda izango da. Iruñeako saioan, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsolariak izango ditu lehian. Saioa arratsaldeko 5etan hasiko da Iruñeako Anaitasuna kiroldegian.

Orain arteko puntuaketak bertsozale.eus atarian kontsultatu daitezke:

 https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia/sailkapena/finalaurrekoak

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu