Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
1:50 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 39 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Elorrioko Udalak ‘Kirol Astea’ antolatu du, gazteenentzako alternatiba Pazkoa Asterako

Herriko gaztetxoek mota ezberdinetako kirol ekintzez gozatu ahalko dute, hala nola, ziklismoaz, saskibaloiaz, areto futbolaz, rugbiaz, xakeaz, dantzez edota mendi irteerez.

eskola kirola copia

Pazko Astean herriko gaztetxoak ikastetxera ez doazela baliatuta, Elorrioko Udalak ‘Kirol Astea’ antolatu du herriko kirol elkarteekin elkarlanean.

· Ekintzak · Modu horretan, 6 eta 12 urte bitarteko elorriar gazteek hainbat kirol praktikatu ahal izango dituzte era ludiko batean herritik irten gabe. Apirilaren 3a eta 8a bitartean programatu dira ekintzak, ikastetxera joan behar ez diren egun horietan aisialdi eskaintza eskaini asmoz.

Goizez (10:00-13:00) zein arratsaldez (16:00-18:00), herriko gazteenek mota ezberdinetako kirol ekintzez gozatu ahalko dute, hala nola, ziklismoaz, saskibaloiaz, areto futbolaz, rugbiaz, xakeaz, dantzez edota mendi irteera batez. Horretarako, herriko kirol elkarteeko kideen laguntza izango dute.

 Izena emateko, interesduna udaletxeko Herritarren Arreta Zentrora joan beharko da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu