Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
9:12 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

‘HITZEZ ETA AHOTSEZ’ · Zazpi orduko maratoi literarioa Plateruenan

 

Hitzez-eta

Jendauaurreko irakurraldiarekin amaituko da 2018ko Hitzez eta Hotsez ekimena. Zazpi orduko maratoi literarioa izango da. Plateruena Kafe Antzokian izango da beste behin, maiatzaren 4ean, ostirala. Aurtengo gaia –lurra– aitzakia hartuta sormen lanak irakurri eta interpretatzeko aukera izango dute hainbat eragilek. «Hainbat irakurle, idazle, sortzaile, kantari, musikari, bertsolari, dantzari…. batuko gara», adierazi dute antolatzaileek.

Euskarazko literatura lanetako zatiak izaten dira gehienak, baina nahi duenak bere sormen lana ere jendaurrean aurkeztu dezake. Iaz 260 bat lagunek parte hartu zuten ekimenean.

Hitzez eta Ahotsez literatura sustatu, jendea erakarri eta euskal zaletasuna bultzatzeko helburuarekin abiatu zuten 2014. urtean. “Joseba Sarrionandia” idazleari omenaldia egin zitzaion lehen edizioan, eta hurrengo urteetan edizio tematikoak antolatu zituzten: 2015ean “itsasoa”, 2016an “Durangaldeko idazleak” eta  iaz “bidaia”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu