EH Bilduk eskaturik, haur eskolak dohainik izatea eskatu du Udalak

BILDU LOGO

Testua · EH Bildu

Batzordeetan behin baino gehiagotan eskatu ostean, lortu da Udalak Haurreskolak Partzuergo Publikoari eskatzea haur eskolan doan izan behar direla.

Eskaera hau, esan bezala, behin baino gehiagotan eraman izan dugu Kultura, Hezkuntza eta Euskara batzordean. Haurrekoslak Partzuergo Publikoa 2003an sortu zen Eusko Jaurlaritza eta Udalen arteko hitzarmen batekin eta 0 eta 2 urte arteko haurrei hezkuntza-zerbitzu oso bat eskaintzeko helburuarekin.

Hala ere, azken urteetan haur eskola hauetako matrikula kopurua jaitsi egin da, familia askok ezin izan diotelako aurre egin matrikulazioak suposatzen dituen gastuei, eskola publikoak diren arren.

Hori dela eta, beharrezko deritzogu Lehen eta Bigarren Hezkuntzekin gertatzen den bezalaxe, haur eskolak ere doan izatea. Modu honetan bermatuko litzateke haur eta familia guztien hezkuntza berdintasuna. Honekin batera, lana eta familia-bizitza bateratzea ere errazagoa izango litzateke. Eta azkenik, jakinik haur hauen zaintza lanetaz arduratzen diren gehienak emakumeak direla, neurri honek gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna, hein baten behintzat, leuntzen lagunduko luke.

Honela, Haurreskolak Partzuergoaren zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren erantzunaren zain geratzen gara.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,