Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
2:38 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 52 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

BIDEOA | LORALDIA · Gazte etorkinen kuriositatea Izurtzako horma-irudi batean

Mugalari

Gazte bat etzanda inurriak kontatzen. Hori ikusi daiteke asteburu honetan Izurtzako plazan margotu duten muralean. Martzel Nascimento zornotzarrak diseinatu eta margotutako irudia da. Baina laguntzaile bereziak izan ditu: Izurtzan bizi diren hogei bat gazte etorkinak.

Mural Izurtza

Murala. PHOTO. Alberto San Antón

Martzeli egin diogun bideo laburrean, horma-irudiak “gazte etorkinen kuriositatea” erakusten duela adierazi digu. Gainera, 20 urteko zornotzarrak diseinatutako irudia izan bada ere, gazteek bandera amazigh (bereberea) eta ikurriña ezezik bihotz bat ere margotu dute.

Munduko Loreak Loraldiaren Eskolaren baitan garatu da egitasmoa. Ekimenaren helburua gazte migratzaileen integraziorako proiektu hezitzailea burutzea izan da eta kultur-aniztasuna adieraztea.

Bideoaren egilea · I. Gorriti

 

 

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , , , ,

Bilatu