Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
3:52 am,
temperature icon 11°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

#Durangokplanto mugimendu sozialak dei bat egiten du herritarrei tela berdeak balkoietan eskegitzeko

Testua eta bideoa: #Durangokplanto

#durangokplanto mugimendu sozialak dei bat egiten du herritarrei tela berdeak balkoietan eskegitzeko San Faustoko jaietan jasotako elkartasun adierazpenak eskertzen ditu. 11 elkarte eta plataformez osaturiko #durangokplanto mugimendu sozialetik, eskerrak eman nahi dugu San Faustoko jaietan jasotako elkartasun adierazpen guztiei.

DurangokPlanto

Pausu bat gehiago eman nahi dugu gure aldarrikapenetan eta horregatik deialdia egiten diegu durangarrei, 11 plataforma ezberdinekin elkartasuna adierazteko, trapu edo tela berde bat balkoietan eskegita. Aldarrikapen hau ez da berria Durangon, Mikeldi-Olazaran plataformak jadanik erabiltzen du bere desadostasuna adierazteko parke berdea dagoen lekuan aparkaleku bat jartzeko proiektua duelako Udaletxeak. “#durangokplantora gehitu garen plataforma eta elkarteok, Durango berdeago eta herritarrekin atzeginago bat du helburu”

BALORAZIOA · #durangokplantotik balantze oso baikor bat egiten dugu jaietan jasotako elkartasun adierazpengatik, naiz eta udaletxeak azokan ipinitako pankartak kendu. Txupinazoan banatutako zapi berdeak momentuak bukatu ziren, eta kolektibo ezberdin baina arazo beberarekin gaudenon mesu bateratu bat bidaltzea lortu gendun: udaletxearen entzumen falta enpatia falta. Jaietan elkartarusen adierazpen asko jaso ditugu, herritarrengandik baita pertsonai publikoengandik, adibidez Eudardo Madina,  Reincidenteseko taldeko abeslaria.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu