Zineaz blai emango dio hasiera Ermua Antzokiak urte berriari

Urte berriari hasiera emango dio Ermua Antzokiak zineaz blai. Estreinak, genero ezberdinak eta gustu ororentzat. Aste honetan hasiera emango dio Ermua Antzoiak urtarrileko zine programazio berriari. Hilabete honetan pantaila handian 17 titulu izango ditugu ikusgai: zine komertzialeko 8, haur eta gazteentzako 4 eta zineklubean beste 5. Aukera anitz, guztiaren berri emango dizuegularik astero. Urtarrileko bonoak 16,90 € balio du eta horrekin 13 filma ikusi ahal izango ditugu. Bonoa, jada, salgai dago eta Lobianon edo antzokiko takilan erosi dezakegu.

Ostegun iluntzeko zineklubean Luis Ortega zuzendariaren ‘El Angel’ filma argentinarra ikusi ahal izango dugu. Thriller dramatikoa da, benetan gertatutako istorioan oinarriturikoa. Carlitos 17 urteko gaztea da, zineko izar batekin alderatzen dutena: liraina, ile kizkur horiak eta ume aurpegia duena. Gaztetatik zaletasun bat erakutsi zuen: lapurra izatearena. Eskola berrian Ramon ezagutu ahala erakarria sentitzen da eta haren atentzioa deitzen saiatuko da. Elkarrekin amodio eta hilketa bidaiari hasiera emango diote. Asteroko legez, iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da proiekzioa.

Zine komertziala larunbatean eskaintzen hasiko gara. Asstaseko zazpi eta erdietan lehen aldiz Gustar Möller zuzendariaren ‘The Guilty’ titulua proiektatuko dugu, filma danimarkarra da eta ingelesa ez zen beste hizkuntzako filma onenaren Oscar sarirako aukeratu zen iaz. Asger Holm zigorturik larrialdietako zerbitzura bidali duten polizia da. Gaueko txandan lanean dagoela izuturik dagoen emakume baten deia jasotzen du. Hasierako harriduraren ondoren, bahiturik dagoen emakumea dela konturatzen da. Ordutik aurrera hura bilatzeko lanean jo eta su arituko da. Larrialdietako zentralitatik Asger arriskuan dagoen emakumea non den bilatu beharko du lankideekin elkarlanean. The guilty igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko aukera izango dugu.

tiempo-despues-jose-luis-cuerda-2018

Tiempo después.

Asteburuko beste proposamena ‘Tiempo de después’, Jose Luis Cuerda zuzendariaren zinta berria. Komedia da, zientzia fikzioa nahasten duena. 9177. urtean –gutxi gorabehera- mundu guztia eta unibertsoa baita ere eraikin bakarrera murriztuta geratu da, hortik kanpo ezer gutxi izanik; kosmos guztiko langabetu gosetiak. Horien guztien artean Jose Mari gizajoa dago, zeinak bestelako mundua posible dela uste duenak. Tiempo después filma ikusi ahal izango dugu larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan.

Azkenik, igandean eta haur eta gaztetxoendako saioan, arratseko 5etan marrazki bidizunak ikusgai edukiko, ‘Udare erraldoiaren istorio harrigarria’ tituluarekin. Lan dibertigarria 4 urtetik gorako ikusleentzat eta familia guztiarentzat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,