URKO LOPEZ: «Ohorea izan da; agur eta nahi duzuenera arte!»

Urko Lopez

Laster 8 urte beteko dira Bildu, eta beranduago EH Bildu, deituko zen abentura honetan parte hartzea erabaki nuenetik. Tamalez, sekretuan, isiltasunik zorrotzenean eraman beharreko prozesu batean murgildu ginen hasieran, aukera politiko guztiak defendatzea ez baitzegoen bermatuta, eskubideen urraketa argiarekin.

urko-lopez-2018

Oposizioan egoteak eskuak lotuta dituzula pentsarazten du, baina badira oposiziotik lortutako gauzak ere:

– Udal zerbitzuetarako hobari-taulak, gutxien daukatenek gutxien ordaintzeko udal zerbitzu berdinen truke. Ekitatea da hori.

– Eskola-materialerako diru-laguntzak udaletxearen egitekoetan barneratzea. Hori ere ekitatea da.

– Larrarako bidegorria proposatu eta bultzatu dugu, laster errealitate bihurtuko dena.

– Hileta zibilak ospatzeko ordenantza. Sinesmen-askatasuna eta pluralitatea bermatzeko.

– Gure herria Europa osoan ingurumenean ezaguna den Alkateen Itunean sartzeko tramitazioak hastea. Iraunkortasunerako bideak zabaltzea da hori.

– Herrian aparkalekuen beharrik ez zegoela esaten ziguten batzordeetan, osoko bilkuretan… Azkenean Betarragane, Nafarroa Zentroko eta Ixerreko aparkalekuak jarri ziren, EH Bilduk hainbat aldiz horien inguruan proposamenak egin ostean. Ezaugarri bat izan badugu, hori “erre que erre” ibili garela da.

– Udaletxeak Altsasuko gazteen aurkako gehiegikeria geldiarazteko eskatzea lortu dogu. Honi deitzen zaio justizia.

– Udaletxeak banka etikoarekin lan egiteko aukerak aztertzea lortu dugu.

– Güeñes-Itsaso autopista elektrikoaren aurka udaletxe guztia aho batez jartzea ere lortu dugu.

Ez dira gauza gutxi. Baina ez dituzue komunikabideetan ikusiko, eta are gutxiago herri mailan, bai ordea udaletxeko bilkuretako aktetan.

Zer ez dugu lortu?

– Ez dugu lortu Jon Idigorasentzako kalea, saiatu ginen arren. Egun ez dago ez indar ez borondate politikorik horretarako, EH Bildurena kenduta.

– Urgozo kiroldegiaren eraiketa geldiaraztea. Proiektu hau herrian kirol eta aisialdi arloan dauden beharrizanen azterketarik gabe diseinatu da, eta txiki zein zerbitzu aldetik labur gera daiteke.

– Udal gobernu taldeak jabego publikoa salgai ez jartzea. Gure ustez, beharrizanik gabe, ezin daiteke herriaren ondarea saldu.

Baina hau ez da gauzen inguruan hitz egiteko foroa, baizik eta pertsonen inguruan hitz egitekoa. EH Bildu Zornotza ez gara ateratako zinegotziak izan, baizik eta gurekin batera zerrenda osatu zutenak ere. Zerrendetan joatea ez da erreza askorentzat, lau urterako konpromisoa eskatzen baitu; eta ateratzen ez bazara, norbaitek halabeharrez utzi beharreko tokia hartzeko prest egotea.

Askotan galdetzen diogu gure buruari ze motatako herria nahi dugun, baina zertarako gaude prest hori lortzeko? Ondoren aipatuko ditudan pertsonak intentzio horrekin etorri ziren, 2011 eta 2015eko zerrendatan. Lortutakoa lortuta eta lortu gabekoa lortu gabe.

Francisco Javier Achurra , Amaia Fernandez, Maritxu Larrocea Uriguen, Felix Jose Berastegui, Estibaliz Urquiza, Jose Alberto Sagastigordia , Marisol Berriojalbiz , Josu Oyanguren, Irina Vandana, Isidoro Apraiz, Estibaliz Sarrionandia, Maite Aranbarri, Ibai Gallastegi, Iratxe Artaraz, Fernando Larrinaga, Ziortza Makazaga, Itziar Madariaga, Yolanda Ruas, Ander Gerrikaetxebarria, Paule Ranero, Josu Silloniz, Amaia Iturrioz, Argoitz Argote, Bego Atxa, Pedro Juan Bereziartua, Ainhoa Iturrieta, Olaia Hormaetxe, Iosu Aurtenetxe, Leyre Ugarte, Izaskun Oyanguren, Itxaso Gerediaga, eta batera 8 urte egon garen Xabi Irakulis.

urko2

Eta aipamen berezi bat gurekin ez dagoen Arantza Gerediagari, bere gaixotasunaren aurkako borrokak guztioi inoiz amore ez ematera erakutsi zigun. Arantza, zauden tokian zaudela, txokolate eta txanpainarekin ospatu bere unean jaio zen BILDU hura, orain bilakatu den EH BILDU ikustean. Muxu bat zauden tokian zaudela!!

Zeresanik ez dago alkategai berriari buruz. Ander Uriarte ere hor izan dugu gure artean. Berak hartzen du ondorengo agintaldian udal-talde honen lema, eta primeran egingo du.

Aro bati bukaera emateko garaia iritsi da, haize berriak sartzeko garaia. Herritarrok, lagunok, ohorea izan da orain arte, musutruk eta liberaziorik gabe, EH Bilduko zinegotzia eta bozeramailea izatea herriaren interesak babesteko; eta herri honek beste noizbait berriro ere behar banau, hor izango naiz, nire herria eta bertako herritarrak maite ditudalako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,