Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
8:11 am,
temperature icon 5°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak aurrerapidea eman dio Tantorta garatu eta berroneratzeari

Amorebieta-Etxanoko Udalak aurrerapidea eman dio Tantorta auzoa berroneratzeari, gaur goizean Osoko Bilkuran onartu den Hiri Antolamendurako Plan Bereziari esker.

tantorta2

Proiektuak hirigintza aldaketa garrantzitsuak jasotzen ditu ingururako, esaterako, Boroatik Amorebieta-Etxanorako sarbidea hobetzea; Tantortan 30 aparkaleku berri sortzea; San Pedro kalean zuhaitzak izango dituzten espaloiak eraikitzea, argiztapen berriarekin, oinezkoek ikuspen handiagoa izan dezaten; auzoko zirkulazioa hobetuko duen errotonda bat, bide segurtasun handiago baterako eta Zornotzako txikienentzat jolas gune berri bat.

ESKAINTZA KOMERTZIALA · Udalak supermerkatu berri bat eraikitzea ere onartu du. 1.500m2-ko azalera komertziala izango du eta zornotzarren egungo eskaintza komertziala handituko da. Kontsumitzaileak herrian gelditzea nahi da eta inguruko herrietakoak bertara etortzea, Amorebieta-Etxanon egin ditzaten erosketak. Honekin, herriko merkataritzaren salmentak igotzea ahalbideratuko da.

Establezimendu honek enplegua sortuko du herrian, 40 tokiko enplegu inguru sortzea itxaroten baita. Obrak aurtengo bigarren seihilekoan hasiko direla aurreikusten da eta 6 milioi euro inguruko inbertsio bat egingo da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu