Asteazkena,
2024ko Maiatzak01

MugaKultura

loader-image
Durango
11:51 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

‘DAFA’ · Durangoko Autodefentsa Feminista Asanblada berria herrira zabaltzen da

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanblada

Nortzuk gara DAFA? Durangoko Autodefentsa Feminista Asamblada emakume* sare bat gara. Gure helburua elkarri babestea da eta ateak zabal-zabalik ditugu nahi duenarentzat.

Autodefentsa

Aste birik behin, asteazkenetan Pinondo etxean 19:00etan biltzen gara. Eta erasoen berri dugunean, horien erantzuna adosteko hurrengo egunean 18:00etan batzen gara leku berean. Animatu eta hurbildu zaitez!! Gure emaila: dafasanblada@gmail.com. Maindire honetan denok dugu lekua.

Iaz M8ko greba antolatzen sortutako sare moretik gatoz. Emakumeontzat* juztiziarik ez dagoen garai hauetan babesgunea eta topagunea bilakatu gara.

Begirada jazarpenetan jarriz gero, bata bestearen atzetik ematen dira. Durangon bertan 41 salaketa egon dira 2018an. 41 salaketa. Durangon. Hemen. Orain. Edozein lekutan, ordutan. Lo, esna, lanean. Edonor. Gure ondoan. Gu geu.

HAUSNARKETA SAKONA · Ahaztu gabe salatzen ez direnak, babesa nonahi dugula adierazi arren, asko eta asko salatu gabe gelditzen dira. Zer dela eta? Hausnarketa sakona egin behar dela uste dugu. Hausnarketa egin eta ekin. Diskurtso bat baino gehiago izan dadin.

Ez dezagun ahaztu mundu mailan ematen ari den ofentsiba anti-feminista, egunokaz politikariek darabilten diskurtso misoginoak kasu.

Epaitegien justizia falta, instituzioen itxurakeria eta paperan gelditzen diren protokoloen babes ezean, emakumeok kalean, babesgune eta autodefentsa sareak josten jarraituko ditugu.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu