Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
9:22 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

“Gure seme-alabak gustura datoz Landako Eskolara, eta gu pozik gaude bizitzarako hezten dituztelako”

                                       

GURE FAMILIEN AHOTSA

Zergatik aukeratu zenuten Durangoko Landako Eskola?

Euskal eskola publikoaren aldeko apustua egin genuen, denona eta denontzako, anitza eta inklusiboa den hezkuntza baten aldekoa. Landako Eskolako aniztasunak gure seme- alabei balio garrantzitsuak garatzen laguntzen die. Gainera, apustu handia egiten da euskara eta euskal kultura zabaltzearen alde, eleaniztasunaren barruan. Horretaz gain, Amara Berri Sistema ezagutu genuen eta hezkuntza sistema erabat aproposa iruditu zitzaigun.

landako eskola publi

Aitor Sarrionandia, Olatz Muguerza eta Maria Oñate Landako Eskolako gela batean.

Zerk erakartzen dizue gehien?

Cesar Bonaren Las escuelas que cambian el mundo liburuan aipatzen den moduan, mundua aldatzen duen sistema da Amara berri. Horrez gain, 2015ean “Changemaker” saria ere irabazi zuen. Guretzako garrantzitsua da, berritzailea izanik, 40 urtetako eskarmentua duela eta emaitza onak dituela jakiteak.

Nola balioetsiko zenukete orain arte bizitako esperientzia?

Ezin hobea! Gauza asko dira erakargarriak Landako Eskolan. Adibidez, matematika lantzeko material manipulatiboak erabiltzen dituzte maila guztietan, 3 urtetik aurrera antzerkia ere egiten dute, 5 urtetik aurrera esperimentuak egiten dituzte, …

Bestetik, konpetentzietan oinarritzen den proiektua dela haur hezkuntzatik hasita 6. mailara arte. Ikaslea dela benetako protagonista eta geletako antolamenduak aukera ematen dio umeari izateko, bizitzeko eta ikasteko. Eskolara bisita egin genuenean hedabideek txundituta utzi gintuzten. 1. Mailatik aurrera ikasleek eramaten dituzte aurrera irratia, telebista, bloga eta aldizkaria.

Horrez gain, baliabideak eta azpiegiturak ezin hobeak dira. Esaterako, psikomotrizitate gela erkidegoko onenetarikoa da, izan ere, Bergarako Psikomotrizitate eskolakoek bertan egin izan dituzte Bernard Aucouturierrek emandako formazioak. Gure seme-alabak gustura datoz, eta gu pozik gaude bizitzarako hezten dituztelako.

Zer esango zeniekete hasi berria den aurrematrikula egin behar duten gurasoei?

Datozela Landako Eskolara eta ikus dezatela beraien begiekin nolako kalitatearekin lan egiten den erabaki bat hartu aurretik. Ate irekiak otsailaren 2an eta 6an izango dira.

Herri euskalduna izateko, euskal eskola publikoa ezinbestekoa da!

BANNER LANDAKO ESKOLA copia

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , , , , ,

Bilatu