Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:19 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Abadiñoko EAJ-PNVk lehen sektore “errentagarri, lehiakor eta iraunkorra” lortzeko lana egingo du

Abadiñoko EAJ-PNVk lehen sektorearekin daukan konpromisoa indartu nahi du “esparru errentagarri, lehiakor eta iraunkorra izatera eramango gaituen jarduerak garatuz”, azaldu du Mikel Garaizabal Abadiñoko alkatetzarako hautagai eta herrian eta Durangalde osoan lehen sektorearen bultzatzaile denak.

mIKEL GARAIZABAL1

Mikel Garaizabal.

San Blas azokaren hurbiltasuna gogoan (datorren domekan ospatuko da), herriko jairik nagusienetakoa eta Euskadi osoan nekazaritza eta abeltzaintza azoka eta jaien egutegiko nagusienetakoa delarik, Garaizabalek azpimarratu nahi du azokari eta lehen sektoreari eman nahi zaien babesa “udalerriaren eguneroko bizitzan oso presente dagoela aintzat hartuta”.

Hori dela eta, Abadiñoko talde jeltzaleak orain arte erakutsi duen konpromiso berbera erakutsiko du herriko produktoreei eskua luzatzeko orduan. “San Blas azokaren alde egiten dugu, jaiari bultzada berria ematearen alde, herriko produktoreen lana ikusarazteko daukagun agertokirik onena delako, emakumeena zein gizonena,hain zuzen”.

“Ez da ahaztu behar emakume asko direla halako lanetara dedikatzen direnak eta duela gutxira arte ez direla behar bezala aintzat hartuak izan”, azaldu du hautagaiak. Horregatik “ezinbesteko jotzen dugu udalaren aldetik lankidetza estu eta hurbilari eustea eta lehen sektoreko elkarteekin soinez soin lan egitea, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzakoekin, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiarekin ere, bera baita sektorearen kudeaketaren ardura daukana”, nabarmendu du Mikel Garaizabalek.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu