Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:10 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Ane Intxausti Garitaonandia izango da Atxondoko EH Bilduren alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetan

Alkategaia aukeratzeko EH Bilduk urtarrilean egindako barneko prozesu parte-hartzailean hautagai bakarra aurkeztu da. Hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak izendatzeko prozesua martxoan izango da.

ATXONDO

Ane Intxausti.

Ane Intxausti Garitaonandiak 37 urte ditu, Zuzenbidean lizentziatua eta Haur Hezkuntzan graduatua da. Lan arloko abokatu bezala jardun zuen eta 2009 urtetik Abadiñoko Udalean dago lanean. Guzti honez gain bi umeren ama da. Hainbat herri mugimendutan ere parte hartu izan du, besteak beste Gure Esku Dagon, Andasto  Taldean, eta Martxoaren 8ko antolakuntza lanetan.

2019ko urtarrilaren 14tik 27ra bitartean egindako barneko prozesu parte-hartzailean Atxondoko EHBilduren  komunitateak zerrendaburu izateko proposatu zuen Ane Intxausti, eta hauteskunde batzordeak proposamena egin ondoren, bere burua prest agertu du alkategai izateko, araudiak ezartzen dituen beharrezko abalekin eta komunitate osoaren babesarekin.

Ilusio handiz hartu du ardura. 12 urteko lanak herria gutxinaka eraldatzea lortu duelako, baina oraindik ere asko dago egiteko. Hurrengo lau urteetan, Udal batean lan egiteak emaniko esperientziarekin aritzeko eta taldean lan egiteko konpromezu osoa agertzen du; eta era berean, Atxondo guztion artean eraikitzen jarraitzeko gonbitea luzatzen die atxondotar guztiei.

Zinegotziak, martxoan · Atxondoko EH Bilduren hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak proposatzeko eta izendatzeko prozesu parte-hartzailea 2019ko martxoan egingo dugu. Alkategaia aukeratzeko egin den moduan, bigarren fase horretan parte hartzeko ere ezinbestekoa izango da EH Bilduren barneko erroldan izena ematea: https://elkarrekin.ehbildu.eus/

Behin barneko aplikazioan izena emanda, hauteskunde guztietarako (herrikoak, autonomikoak, Estatukoak eta Europakoak) zerrendak osatzeko prozesuetan parte hartzeko aukera izango duzu, baita EH Bilduren informazioa nahieran kontsultatzeko aukera ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu