Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
12:48 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Haur minbiziaren aurkako III. Spinning Maratoia Abadiñon ekainaren 8an eta 9an

Abadiñoko Udalak, Pequeropak, Rhytmhic Bikek eta Emtesport-ek antolaturik, ekainaren 9an Haur Minbiziaren aurkako III. Spinning Maratoia egingo da Abadiñon. Iazko edizioan  8.836 euro batu ziren  eta  350 lagunek hartu zuten parte , Gazteria arloko zinegotzi Ima Zapardiezek eta Gizarte Ekintzako zinegotzi Javier Crespok gaur esan dutenez.

IMG-20190503-WA0000

Ekitaldia ekainaren 8an hasiko da kontzertu batzuekin, egitarau zehatza oraindik lotzeke dago baina.

Maratoia bera ekainaren 9an egingo da, 09:00etan, Traña Plazan, eta lau ordu t’erdi iraungo du. Egun horretan, goizez umeendako tailerrak eta elkartasunezko azoka txiki bat egingo dira, haur minbiziaren aurkako ikerketari laguntzeko. Arratsaldean, berriz, De Norte a Sur taldeak dantza eskolak emango ditu eta puzgarriak jarriko dira.

Ikerketa · Javier Crespok eta Ima Zapardiezek gogoratu dutenez, aurtengo edizioan biltzen den dirua Peque-ropa elkarteari emango zaio, eta honek, berriz, Gurutzetako ospitaleko Haur Minbiziaren  aurkako ikerketa programei helaraziko dio. Zinegotzi biek animatu dituzte herritarrak parte har dezaten  minbiziak jotako haurrei laguntzeko ezeze, parte-hartzaile guztiei egun atsegin bat igarotzeko aukera ere emango dien ekitaldi horretan.

Parte-hartzaileek  bost euro emango dituzte ekitaldi horretan pedalei eragiten igarotako ordu bakoitzeko. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 8ra arte. Parte hartu nahi duen guztiak  eskari-orri bat bete beharko du «pedaleaporunasonrisa.com» web orrian, eta transferentzia bat egin beharko du antolakuntzari helarazteko eman nahi duen laguntza. Polikiroldegiko langileak hor izango dira izen-emate prozesuan laguntzeko eta zalantza guztiak argitzeko. Caixak kontu bat zabaldu du  ekitaldira azaldu gabe dohaintzak egin nahi dituztenek izan dezaten non egin beren ekarpena.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu