Ander Sagardoy durangarrak ‘Filmin’ zine industriako marketing saria irabazi du Katalunian

I.G. / I.E.

Kataluniako Ikus-entzunezko eta Zine Goi Eskolak (ESCAC) antolatzen ditu sariak, zinemagintzako profesionalek lehiakortasunari begira abian ipintzen dituzten estrategia, ekintzak eta proiektuak goraipatzeko.

ANder SAgardoy

Ander Sagardoy durangarrak Film Business masterreko ikasle modura parte hartu du sariketaren 7. edizioan.«Nire saria Industria sarietatik kanpo, zinema txarteldegien analisi eta aurreikuspen onenaren saria da», adierazi digu.

Erronka urtarriletik ekainera burutu du eta astero estreinatzen ziren pelikulen sarreren aurreikuspena egin du. Aurreikuspenetan gero jasotako datuekin konparatuta alderik txikiena lortuta, berari eman diote saria.

«Recibir este premio de la mano de @JaumeRV, mientras @FilmBayona me preguntaba sobre el pronóstico de taquilla de la semana que viene ha sido lo más surrealista y bonito que me ha pasado desde hace mucho. Moltes gràcies», eskertu du Anderrek Twitterren.

Zorionak, Ander!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.