Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:22 am,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

VI. Mintzanet Sariak banatu dituzte Durangon

 mintzanet2

Mintzanet

 

Azaroaren 24an banatu genituen VI. Mintzanet Sariak Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Bertan, egitasmoaren zutabe diren bidelariak eta bidelagunak bildu ziren, eta jarraian, guztiok elkarrekin bazkaldu genuen.

Ima Garrastatxu, Durangoko alkateak, ongietorria eman zien ekitaldira hurbildutakoei eta Mintzanet Eguna bertan antolatzea herriarentzat berri pozgarria zela aitortu zuen. Herriko Jaizale txistularien doinuen ondoren, Ritxi Lizartza, proiektuaren arduradunak, hartu zuen hitza eta Mintzanetek zazpi urtean izan duen ibilbide oparoa azpimarratu zuen: “oso pozik gaude gaur hemen egoteagatik eta zuen guztien babesa izateagatik”.

Aurten, Alberto Elejalde gasteiztarra izan da Bidelagun Onena. “Alberto aspalditik bizi da Gernikan eta urte asko daramatza Vanesa Alcega Cortesko (Nafarroako Erribera) bidelariari euskara praktikatzen laguntzen”, esan zuen Cristina Tapia, Mintzaneteko koordinazio taldeko kideak.

Bidelari Onenaren saria, berriz, Bilbora joan da, Polonian denbora luzez bizi izan den Igone Leonentzat. “Igone Bilbon jaio eta hazi da, baina txikia zenean ez zuen euskara ulertzen. Atzerrian eta etxera itzultzean, euskara mantentzeko egindako esfortzuagatik irabazi du saria”, esan zuen Ainara Loiarte, Mintzaneteko koordinazio taldeko kideak.

Aipamen Berezia saria Baden-Badenen (Alemania) bizi den Maider Olarra donostiarrarentzat izan da.  Maiderrek hasieratik izan du proposatutako guztian parte hartzeko grina eta ilusio horrekin laguntzen dio euskara praktikatzen Lurdes Alonso bermeotarrari.

Gainera, Marisa Barrena bidelagunak (Durango, 1951) Buenos Aireseko Mariana Granderen (1981) arbasoei buruz hitz egin zuen. Doleres Municha bertan jaio zen 1914. urtean. Agian, berak emandako datuekin informazio gehiago lortuko dugu.

Ekitaldiari amaiera emateko, Erika Lagoma bertsolariaren eta Aritz Larsaguren eta Ixone Aroma dantzarien partaidetza izan genuen. Ondoren, bertara bildu ziren guztiek Plateruenako menu goxoa dastatu zuten eta, Ander Etxebarria soinujolearen laguntzaz, kantuan igaro zuten bazkalostea.

Igone Leon (Bidelari Onena) eta Maialen Goñi (bidelaguna)
Vanesa Alcega (bidelaria) eta Alberto Elejalde (Bidelagun Onena)
Maider Olarra (Aipamen Berezia)
Marisa Barrena (bidelaguna)
Familia argazkia

Zer da Mintzanet?

Mintzanet euskara on line eta doan praktikatzeko aukera da. Bidelagunak euskaraz ongi daki (ez du titulurik behar) eta bidelariak praktikatu egin nahi du (A2 maila altua-B1). Guk bidelaria bidelagunarekin (bat-bat) harremanetan jarriko dugu eta elkarrizketak Internet bidez izango dira. Ez dago helburu didaktikorik. Soltura irabaztea eta lotsa galtzea dira proiektuaren xedeak.

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu