Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
10:02 am,
temperature icon 9°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Euskarazko hitzaldi literario eta musikatuak ‘Berbetan’ jardunaldien eskutik

Berbetan ekimenak bi hitzaldi berri eskainiko ditu, euskararen erabilera eta ezagutzarekin zerikusia duten gaiak lantzeko eta gogoeta egiteko.

Maite Berriozabal MUgalari IBAN

Maite Berriozabal. Iban Gorriti

Martxoan Covid-19aren pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, Euskal Birusa elkarteak, Udal Euskaltegiak, Kaltxango AEK-k eta Eskolabarri eta Anaitasuna ikastetxeek jardunaldiak antolatu dituzte berriro, Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin.

Lehenengo saioa Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Maite Berriozabalekin bertso-saio literarioa izango da. Alberdik Kontrako eztarritik liburu berria aurkeztuko du, eta lanean oinarritutako bertsoak abestuko ditu Amurizarekin batera. Gaiak Berriozabalek proposatuko ditu, eta tertulia egingo da parte-hartzaileekin. Ekimena irailaren 30ean, asteazkena, burutuko da 19:00etan Lobiano Kultur Gunean.

Solasaldi musikatua

Bigarren proposamena En Tol Sarmiento taldeko Iñigo Etxe abeslariarekin solasaldi musikatua izango da. Saio hau ere Lobiano Kultur Gunean izango da, urriaren 7an, asteazkena, 19:00etatik aurrera.

Bi hitzaldietan gehienez ere 65 pertsona sartu ahalko dira, eta antolakuntzatik azaldu dutenez, gutxieneko distantzia eta higiene neurri guztiak errespetatuko dira, parte-hartzaileek modu seguruan gozatu dezaten topaketez.

Berbetan jardunaldiak 1999ean antolatu ziren lehenbizikoz, eta hogeita bat urte geroago ere, euskararen ezagutza eta erabilerarekin zerikusia duten zenbait gairen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak burutzen dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu