Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
1:38 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 25 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Ibilaldiak datorren asterako kultur ekitaldiak antolatu ditu Elorrion

Izaskun Ellakuriaga

Bigarrenez utzi behar izan dute Ibilaldia jaia Elorrion. Lehenengo maiatzeko hitzordua izan zen, eta orain, urriaren 18rako iragarri zutena. Alternatiba modura, datorren asterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ikusle kopuru mugatuekin eta beharrezko segurtasun neurriak betez.

IBilaldia

 

Ibilaldia elkartetik jakinarazi dutenez, urriaren 12an, 18:00etan, ‘Gora Kasete!‘ umeentzako ikuskizuna izango da ikastolan. Gainera, urriaren 14an, ordu berean, ‘El hoyo‘ filma izango da ikusgai Arriola antzokian, eta jarraian Abadiñoko Galder Gaztelu-Urrutia zuzendariarekin solasean aritzeko aukera izango da.

Urriaren 17an, larunbata, Izaki Gardenak taldeak kontzertua egongo da ikastolan (5 euro), 20:30ean, eta biharamunean, urriaren 18an, 11:00etatik aurrera, Ibilaldiaren agur ekitaldia ospatuko da, bertso, magia, musika eta dantza emanaldiekin.

Ekitaldiren batera joan nahi dutenek ahalik eta azkarren eman behar dute izena, gonbidapen eta sarrera kopurua mugatua delako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu