Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
2:41 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 27 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Berrizen garatuko diren jatorrizko euskarazko kultur ekoizpenetarako diru-laguntza

Berrizko udalak, urteak daramatza, herrian bertan garatzen diren jatorrizko euskarazko kultur ekoizpenetarako diru-laguntzak ematen ; besteak beste, “34 leiho” (Azeri Gorriak), “Egutegia bizkaieraz” (Umerri), “Oskolak” diskoa ( Kohatu), “EtxE-Bizi” diskoa (EtxE), Hiru Tontor” ( Fernando Torrecilla), “Olatu bat daukat Sabelean” (Miren Amuriza, Sandra Hernandez Pretel), “Apustua” ( Fernando Torrecilla)”. Eta 2021ean zehar ere dirulaguntza eskatzeko aukera egongo da. Helburua, euskarazko kultur ekoizpenen sormena garatzea, herriko artistei laguntzea eta herriko euskararen presentzian eta erabileran eragitea.

ETXE-Iban-Gorriti-1

EtxE. Iban Gorriti

Kultur ekoizpenak (edozein modalitate), euskaraz izango dira eta herrian bertan eragingo dute. Proiektuaren eragin-eremua, genero ikuspegia, euskal hizkuntzan eta kulturgintzan eragitea eta berritzailea izatea baloratuko da.

Horretaz aparte, haurreskola, euskaltegiko ikastaroak, eta euskarazko webguneak eta errotuluak jartzeko dirulaguntzak ere argitaratu dira. Eskaerak, Berrizko udaletxeko HAZ bulegoan aurkeztu beharko dira. Informazioa www.berriz.eus webgunean dago eskuragarri.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu