Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
10:59 am,
temperature icon 13°C
Humidity 77 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Maitasuna gaitzat hartuta ostiralean hasiko da ‘Hitzez eta Ahotsez’ VIII. edizioa

Testua · Hitzez eta Ahotsez

HITZEZ ETA AHOTZEZ iban gorriti 7

Hitzez eta ahotsez. Iban Gorriti

HITZEZ ETA AHOTSEZ VIII. Edizioa

 

Gaia: Maitasuna

 

Jendaurreko irakurraldi girotua maiatzaren 7an

Durangoko San Agustin Kultur gunean

Bi saio     18:00-19:00

19:30-20:30

Aforo mugatua. Ikus-entzule gisa parte hartzeko erreserbak Arte eta Historia Museoan bertan, edota 946030020 telefonoan.

 

Pandemia egoera honek sortzen dizkigun burukomin eta mugei aurre egiteko neurriak hartuta, aurten ere eutsi egin nahi izan diogu HITZEZ ETA AHOTSEZ auzolanean burutzen dugun herri ekimenari.

 

Martxoan Lorea Agirreren “Maitasuna maiteminetik harago” hitzaldiaz eman genion hasiera aurtengo edizioari, Arte eta Historia Museoan. (Museoarekin elkarlanean).

Apirilean berriz, Mireia Delgado eta Uribarri Atxotegi durangarrek “Maitasunaren material (ak)” ikuskizuna eskaini zuten San Agustin Kultur gunean (Bizenta Mogel Bibliotekarekin elkarlanean antolatutako ikuskizuna, San Agustin Kultur gunearen laguntzaz)

 

Hurrengo hitzordua IRAKURRALDI GIROTUA izango da, maiatzaren 7an.

Formato aldaketa dakargu oraingoan.

  • Iraupena:Laburragoa izango da. Aurreko urteetako 6-7 orduko ekitaldiaren ordez, oraingoan ordubeteko saio bi baino ez ditugu egingo.
  • Tokia: Toki aldaketa ere badugu. Plateruenean egiterik ez dugunez, San Agustin Kultur Gunean egingo dugu. Eskertzekoa egoera berezi honetan bertan eman dizkiguten aukerak eta erraztasunak.
  • Partaideak: 300 lagunetik hurbil izaten ginen orain arte, aurten ordea 60 partaidera mugatu behar izan dugu. Lastima handiz, zozketa bidez aukeratu behar izango ditugu aurtengo partaideak.

 

Mugak muga, aurreko urteetan lez, aurten ere zenbait lagunek eurek sortutako testuak irakurriko dituzte. Gurekin izango dira, ondo bidean; Paddy Rekalde, Josu Unzueta, Jose Julian Bakedano, Leire Bilbao, Peru Madalena, Andoni Barrena, Leire Narbaiza, Ane Arbeo, Markel Sanchez, Bilguneko zenbait partaide edota Toni Atutxa. Gainonerakoek ondorengo idazleen testuak irakurriko dituzte; Yolanda Arrieta, Josean Artze, Joseba Sarrionandia, Leire Bilbao, Mari Luz Esteban, Joxean Artze, Arantza Urretabizkaia, Goizalde Landabaso, Joxe Azurmendi, Eva Perez-Pons, Lizar Bengoa…

HITZEZ ETA AHOTZEZ iban gorriti 18

Antzerkiak ere izango du lekua, Karrikako antzezleak ari dira prestaketa lanetan. Ander Ertzilla musikariak Elena Olaberen poema musikatuak eskainiko ditu. Gorka Valdesek trikiti soinuan alaituko du saioa.  Bertsolariek ere ez dute hitzordura hutsik egingo: Erika Lagoma, Eneko Abasolo, Kristina Mardaras, Justo Alberdi, Unai Iturriaga, Igor Elortza. Urteroko bidaia izaten Luhartz taldea ere batuko da maitasun girora.

 

Edozelan be, helburu nagusia irakurleak Euskal Literaturara hurbiltzea da. Euskaraz irakurtzeari beldurra kentzea, izotza urtzea, apurtzea. Zelanbait esatearren, euskaraz irakurtzeko zaletasuna gehitzea. Bide hori hauspotzeko Euskal Literaturen inguruan disziplina ezberdinetako eragileak biltzea egokitzat jotzen dugu.

Parte hartze aktiboa oso garrantzitsua da guretzat. Gaur egun kontsumo gizarte honek kultura arloan ere kontsumora bultzatzen gaitu. Kultura era pasiboan kontsumitzera. Guk beste bide bat jorratu nahi dugu. Aktibatzearen aldeko apostua egin nahi dugu. Mikroaren aurrean lehen aldiz jartzea gogorra da zenbaitentzat, baina ahalduntze modu bat ere bada gure ustez.

Bestalde, konturatu gara, jendaurrean testua irakurtzen duten askok “euskalduntasun titulua” lortzen dutela herritarren aurrean, batez ere euskara ikasten ari direnen kasuan.

 

2014an amets batetik sortutako Sarri Hitzez eta Ahotsez herri ekimenak bizirik dirau antolatzaileon eta partaideen ilusioari esker, aurtengoan MAITASUNA lekua eginez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu