Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
3:03 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Zornotzako udalak Amorebieta IV frontoia berritzeko lanak amaitu ditu

Amorebieta IV frontoiak itxura berritua erakusten du Amorebieta-Etxanoko Udalak egindako hobekuntza-lanen ondoren. Hobekuntza honekin, herritarrek kirol-jarduerarako ez ezik, kultura-ekitaldi askotarako ere eskatzen dituzten instalazioak egokitu ditu Udalak. 

IMG_0253

Azken erreforma garrantzitsua egin zenetik ia 20 urte igaro ondoren, frontoiko zenbait gunetako pinturaren egoerak, nahiz eta aurrez zuzenketa batzuk egin, esku-hartze integrala eskatzen zuen. Hori dela eta, proiektatutako jarduketen ardatza frontoia osorik pintatzea eta barrubigun guztiak berritzea izan da.

Kolore urdinak udalerriarentzat duen sinbolismoaz eta esanahiaz jabeturik, kolore berezi hau kolore beltzarekin fusionatu nahi izan da, pilotaren munduko gaur egungo joera kromatikoekin bat etorriz eta partiduen telebista bidezko emankizunei keinu argia eginez, kolore horrek nabarmen hobetzen baitu emandako irudien kalitatea.

IMG_0251

Hobekuntzak Zelaieta Zentroan 

Zelaieta zentroan kokatutako Amorebieta IV frontoiaren hobekuntza, eraikinaren hainbat puntutan egiten ari diren eta oraindik martxan dauden eraberritze eta egokitze lanen barruan kokatzen da.

Esku-hartze hauek hainbat fasetan banatzen ari dira, hobekuntzak gauzatzeko lehentasun-irizpideen arabera. Lehenengo faseetan, frontoiaren estalkia eta 2. solairuko bulegoak eta lokalak egokituko dira. Patioko argizuloetan ere jardungo da, baita liburutegiko fatxada batean ere.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu