Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
3:46 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 48 %
Ráfagas de viento: 19 Km/h

Bart…Sax! taldea eszenatokietara itzuliko da maiatzaren 14ean, Elorrioko Arriola Antzokian

 

Bart… Sax! taldeak 07-08 kurtsoan izan zuen sorrera, Bartolome Ertzilla Musika Eskolan, Itziar Castrillo irakaslearen zuzendaritzapean. Oraingoan ere, Durangon otsailaren 23an emandako kontzertua bezala elkartasun helburua izango du.

 

TALDE ARGAZKIA

Bart…Sax! taldea bueltan da. Datorren Maiatzaren 14ean kontzertua eskainiko du arratsaldeko 19.00etan Elorrioko Arriola Antzokian. Ordubete inguruko zuzenekoa prestatu dute, ¨Garai zuribeltzean swing¨ izenburupean.

 

Bart… Sax! taldea 07-08 ikasturtean sortu zen, Bartolome Ertzilla Musika Eskolan Itziar Castrillo irakaslearen zuzendaritzapean. ordutik urtero emanaldi bereziak eskaintzen dituzte, batez ere Ipar Amerikako erritmo herrikoien inguruko erritmoekin jolasean ibiliz.

 

Oraingo honetan swing klasiko, jazz eta latin doinuekin osatutako errepetorioa osatuko dute, bertsio rockeroagoren batekin. Kontzertu honetarako Elorrioko Musika Eskolako irakaslea den Eneko Arraibi izango dute gonbidatu bezala. Parte hartze berezi honekin eskualdeko musika eskolen arteko harremana sustatu nahi da, baina batez ere ikasle gazteak kontzertuaz gozatzera joateko dei bat da, ikus dezaten Durangoko ikaslez osatutako talde handi bat zuzenean, beste estilotako musikak jotzen, saxofoi desberdinak eta aurten sekzio erritmiko paregabe batekin.

Durangon

Oraingoan ere, Durangon otsailaren 23an emandako kontzertua bezala elkartasun helburua izango du, Sahararen aldekoa izango baita. Durangon, publikoaren parte hartzeari esker 525€ batu ziren Rio de Oro elkartearentzat eta oraingoan sarreren salmentarekin lortutako dirua Lajwad elkarteak aurrera eramaten dituen proiektuak laguntzeko bideratuko da.

 

Aukera paregabea izango da musikaz gozatzeko eta bide batez Elorriko elkarte hau laguntzeko.

 

Sarrerak 3€tan salduko dira Arriola Antzokiko telefonoan erreserbatuz edota egun berdinean antzokiko takillan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu