Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
1:48 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 52 %
Ráfagas de viento: 55 Km/h

MAIATZAK 28AN · ‘Manifestua’ ikuskizuna Elorrion Ekida kultur ekimen sozialistaren eskutik

Hiru musikari, hiru abeslari eta bi errezitatzaile oholtza gainean, artearen potentzial iraultzaileaz dihardu Manifestua ikuskizunak. Literatura, musika eta eszenografia uztartuz, kantuen eta poesiaren bidez hausnarketa politikoak plazaratzea eta arteak eta artistek duten eginbeharri buruzko galderak pausatzea da ikuskizunaren asmoa. Oholtza gainekoak besteko garrantzia du ordea oholtzatik kanpokoak. Horregatik, teknikari-taldeak, antolakuntzako jendeak eta militante-sareak ere osatzen du ikuskizuna.

Sin título-1

Martxo hasieran aurkeztu zen Ekida kultur ekimen sozialistak sustatu eta antolatutako lehen ekimena da Manifestua eta Gasteizen egin zen Herri Unibertsitate Nazionalean estreinatu zen, martxoaren 16an. Ikuskizuna lau emanaldi gehiagotan ikusteko aukera egongo da maiatzean eta ekainean, Elorrion, Gasteizen, Azkoitian eta Berriozarren.

Ekida kultur ekimen sozialistaren asmoa da borondate politiko sozialista kulturaren eta artearen esparruetatik elikatzea, arte-ekoizpen sozialistaren antolakuntzarako bidean, horretarako proiektuak sustatu, alderdi formala garatzen lagundu, esanahiaren egokitasun politikoa aztertu, artisten elkarlana bultzatu, eta entseguak eta emanaldiak antolatuz.

Manifestua ikuskizunaren emanaldi guztietarako sarrera doakoa eta librea izango da, baina aretoetako edukiera mugatua dela-eta harremanak@ekida.eus helbidera idatzi behar da gonbidapenak lortzeko.

Ikuskizunaren iraupena: 60 minutu

 Datak eta lekuak

  • Maiatzak 28, 19:00, Elorrio, Arriola Antzokia
  • Ekainak 5, 19:00, Gasteiz, Ibaiondo Gizarte Etxea
  • Ekainak 19, 19:00, Azkoitia, Baztartxo Antzokia
  • Ekainak 25, 19:00, Berriozar, Musika Eskola

 

  • manifestua-orokorra
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu