Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
12:50 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Iurretako IV. Mendi astea martxan

zaldai

Testua · Zaldai Mendi Taldea

2021 urtea hastearekin batera, covid-19ren segurtasun neurriak direla eta mendi astea bertan behera utzi beharra izan genuen eta orain maiatzaren 27tik 30era bitartean burutuko da IURRETAKO IV. MENDI ASTEA.  Urtero bezala, mendia herrira hurbiltzen saiatuko gara, egunotarako antolatutako ekintza desberdinen bitartez eta egoera berezi honetara egokitutako ekintzak izango dira osasun neurriak betez.

OKETA

Oketa.

Ostegunean, Eñaut Izagirreren eskutik «Incognita Patagonia» dokumentala izango dugu, Patagoniako eremu ezezagun batean egiten den erronka, izotz zeharkaldia, glaziarren kartografia eta ikerketa uztartzen dituena. Mendi Fim Festival eta National Geographic-en babesarekin ekoiztutako produkzioa dugu.

Ostiralean, Zaldai Mendi Erronka 2020ko sari emate ekitaldia izango dugu erronka bukatu duten 100 finalistekin eta honekin batera argazki lehiaketako sari emate ekitaldia eta lehiaketan aurkeztutako argazkien erakusketa izango dugu.

Larunbatean, Iñaki Peña zuzendariaren eskutik “Mendian hil, Hirian hil” dokumentala izango dugu ikusgai, mendia eta kalea elkarlotzen ditu, heriotza, dolua, oroimena eta itxaropena aztertuz. 2020ko Mendi Film Festival-ean euskarazko film onenaren saria lortu zuen.

Igandean berriz, Iurreta ezagutuz mendi ibilaldia burutuko da Plazaratu eta Zaldai mendi taldeak elkarlanean antolatuta. Bidean geldialdiak eginez, Iurretako toki esanguratsuak bisitatuz egingo da eta igandekoa lehenengo txangoa izango da aurrerago ibilbide gehiago egiteko asmoarekin.

Dokumentalen emanaldietarako plaza mugatuak izango direnez, aurrez izena eman beharko da.

 

EGITARAUA

– Maiatzak 27, 18:30etan, Ibarretxen:  Incognita Patagonia dokumentalaren emanaldia (Eñaut Izagirre)

 Izena emateko: zaldai@hotmail.com

          Zaldaiko bazkideentzat maiatzak 23ra arte

          Gainontzekoentzat plazak bete ezean, maiatzak 23tik aurrera

 

– Urtarrilak 28, 19:00etan, Iurretako plazan: Zaldai Mendi Erronka 2020 eta argazki lehiaketako sari banaketa ekitaldia  

+ Argazki lehiaketako argazkien erakusketa 

            Eguraldi txarrarekin Askondoko aterpean burutuko da 

 

– Urtarrilak 29, 18:30etan, Ibarretxen: Mendian hil, hirian hil dokumentalaren emanaldia (Iñaki Peña)

    Izena emateko: zaldai@hotmail.com

          Zaldaiko bazkideentzat  maiatzak 23ra arte

          Gainontzekoentzat plazak bete ezean, maiatzak 23tik aurrera


-Urtarrilak 30, 9:30etan, Iurretako plazatik irtenda: Iurreta ezagutuz mendi ibilaldia.

Ibilbidea: 3 orduko ibilbidea umeentzako ere aproposa 

        Iurretako plaza, Ertzilleko garaia, Santa Maña, Gaztañatza, Azkorra,  

       Lukuarreta, Uaratza, Amatza, Iurretako plaza. 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu