Ekainaren 12an hasiko da Abadiñoko Astolako estali gabeko igerilekuen udako denboraldia

 

· Dagoeneko eskatu daitezke iazko prezio bera izango duten abonuak

Datorren ekainaren 12an irekiko da jendearentzat estali gabeko Astolako igerilekuen udako denboraldia, eta irailaren erdialdera arte luzatuko da. Dagoeneko eskatu daitezke abonuak igerilekuetan bertan. Abonuek iazko prezio berberak izango dituzte –erroldatutakoentzat eta erroldatuta ez daudenentzat–, joan den maiatzaren 25eko osokoan onartu zenez.  

PISCINAS DE ASTOLA

Alde horretatik, gobernu-taldeak udal-zerbitzu hori erabiltzen duten pertsona guztiak konpentsatzeko komenigarritasunarengatik justifikatu du neurria, haizeak kaltetutako estalkia kendu zenetik sortutako eragozpenengatik. Lan horiek egiteko proiektua dagoeneko idazten ari da, baina uda honetarako ez da osatuta egongo, eta, beraz, Astolako igerilekuak estali barik irekiko dira aurten.

Abadiñoko Udalak joan den apirilean esleitu zituen udal igerilekuen estalkia birjartzeko proiektua idazteko lanak, 60.800 euroren truke. Lanak behin betiko soluzioa eman beharko dio instalazioari, eta ezaugarri teknikoak eta diseinua definitu beharko ditu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Los comentarios están cerrados.