Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
5:20 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

‘Maistrak betirako dira’

Aiur GM

 

 · Hau ez da egia, hau ipuin bat besterik ez da

JUlene AZpeitia

Julene Azpeitia maistra eta euskal idazlea (Zumaia, 1888ko urtarrilaren 8a – Bilbao, 1980ko otsailaren 5a).

1936. urtean Durango herri alaia zen. Baita Bego andereñoa ere.

Beno, bere ikasleek maistra deitzen zioten. Oso polita eta gozoa zen.

Herrian Begok emakumeen talde bat sortu zuen bertako gizonezkoak oso matxistak ziren-eta. Urte hartan gerra zibila hasi zen. Egun batean, asteazkena, oso pozik zihoan kaletik hiru ikaslerekin: Paula, Julene eta Mariarekin.  Goizeko 8:15 ziren.

Bapatean sirenak entzun zituzten eta oso urduri sentitu ziren. Hegazkin pilo bat zeruan agertu ziren zerbait botatzen. Aitite eta amamek propagandako zerbait zela pentsatu zuten, adibidez, goxokiak, periodikoak… baina gazteak konturatu ziren bonba faxistak zirela. Eta une horretan triskantza hasi zen.

Bego bere hiru ikasleen gainera bota zen, giza-ezkutu bezalako bat egiteko.

Hegazkin bateko piloto batek Bego ikusi zuen eta bere kontra  abiatu zen tiroka.

Umeak ondo atera ziren, baina bera hilik zegoela ematen zuen, gainera beso bat galdu zuen balengatik.

Bego Bilboko ospitale batean esnatu zen. Ondo zegoen, baina… eskumako beso barik. Bere lehenengo esaldia honakoa zen: Paula, Julene eta Maria bizirik al daude?! Baina inork ez zekien ezer. Zorionez maistra oso gogorra zen.

Euskadiko gobernuak eskatu zion Iparraldera ihes egitea andereñoak behar zituzten-eta. Berak baietz erantzun zien, Baiona hirira joan ahal izateko. Baiona Iparraldean dago.

Itsasontzi baten ihes egin zuen Frantziako Bordele hirira eta handik Baionara trenez. Han itxaroten ari zen erizain bat, Amelie izenekoa, eta berari esker besoaren zauria sendatu zuen.

Urte bat pasatu ondoren, Begok eskutitz berezi bat jaso zuen. Hasieran bere gurasoen gutun bat zela pentsatu zuen, baina bapatean negarrez hasi zen. Bere laguna Ameliek zergaitik egiten zuen negar galdetu zion eta berak esan zion:

Nire hiru ikasleen gutun bat da eta horrek esan nahi du bizirik daudela, bai Paula bai Mari baita Julene ere.

Azkenengo honek maistra izatea nahi zuen.

Begok Durangora itzuli nahi zuen, baina frankistek ez zioten uzten abertzalea zelako.

Berriro indartsua izan zen eta Burgosko Villarcayo herrian lan bat aurkitu zuen, baina ez eskola batean berak nahi zuenez.

Juleneren, Mariren eta Paularen gurasoek Durangoko alkateari Bego itzultzen uztea eskatzen zioten andra oso ona zelako.

Bitartean, Villarcayon, han zeuden Euskal Herriko emakumeei irakatsi zien,  ezer ordaindu barik, hau da, musutruk.

Alkateak Begori Durangora itzultzen utzi zion, baina ez zuen euskaraz hitz egiten debekatuta zegoelako.

Dena dela, gauez Landakoko baserri batean ematen zituen euskarazko klaseak.

Urteak pasa ziren eta Begok lana lortu zuen: eskolako andereño. Laster jubilatuko zen.

Dena dela, beti jarraitu zuen euskara irakasten eta berriro jarri zuen martxan  emakumeen taldea.

Orduan hiru taldekide gehiago izan zituen alboan: Mari, Paula eta Julene Azpeitia maistra.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu