Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
7:03 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Garaiko Udalak ‘Naturaren eta Kulturaren barrenetan’ izeneko gida kaleratu du Gerediaga Elkartearen lankidetzarekin

Gidan, San Juan baseliza eta nekropolia, Santa Katalina ermita, Etxeitako artea, San Joan Ebanjelariaren eliza, Garai Goitia jauregia, begiratokia, udaletxea, Zubiaurretarren etxea eta San Migel Goiangeruaren eliza ageri dira, bai eta leku horiek guztiak lotzeko ibilbidea ere. Aipaturiko lekuak argazkiz eta azalpen-testu labur batzuez lagunduta aurkezten dira. Hala, gidaren helburuak ondokoak dira: Garaiko eta garaitarren ondarea ezagutaraztea, balioan jartzea eta belaunez belaun transmititzea.

Garai_ezagutu interaktiboa

Garaiko Udalak herritarrak eta bisitariak gonbidatu nahi ditu eremu paregabe honetaz goza dezaten, betiere landa-eremua errespetatuz eta gure aurretikoek gure eskuetan jarritakoa guztion artean zainduz. Halaber, eredu iraunkor baten alde egin nahi du udalak, bisitariek eremuotara oinez hurrera daitezen gonbidatuz eta inguru paregabe honetan primeran pasa dezatela opatuz.

Bisita gidatua doan

Uztailaren 17an, bi orduko iraupena duen doako bisita gidatua egingo da, goizeko 18:00etan hasita, euskaraz.

Leku kopuru mugatua denez aldez aurretik izena eman beharko da gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora idatzita edota 946818066 telefono zenbakira deituta (astelehenetik ostiralera, 8:00-15:00).

Eskuorria

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu