Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
12:24 am,
temperature icon 8°C
Humidity 82 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Izaro, Mikel Urdangarin edota Ene Kantak taldea Durangon udazkenean

Irailaren 18tik aurrera hainbat kultur ekimen seguru burutuko dituzte herriko txoko ezberdinetan, eta, besteak beste, Izaro, Mikel Urdangarin edota Ene Kantak etorriko dira Durangora.

IZARO IBAN

Izaro. Iban Gorriti

 

Iaz gertatu bezala, Durangoko Jai Batzordeak bertan behera utzi ditu urrian ospatu ohi diren San Faustoak. Azken asteetan pandemiaren garapena hobeagoa den arren, “arduraz” jokatzeko deia egin dute Udalak eta Jai Batzordea osatzen duten eragile anitzek: “Luze egiten ari zaigu guztioi egoera hau, baina Patxikotxuk eta Pantxikek esan digute orain garrantzitsuena elkar zaintzea dela. Horregatik, ohikoa baino ekitaldi gehiago izango dira udazken honetan Durangoko kaleetan, betiere osasun neurri guztiak zorroztasunez errespetatuz”

Izan ere, Udalak, Jai Batzordeak eta herriko elkarte ezberdinek programazio berezi bat atondu dute udazkenera begira, ‘Kulturaro’ izenpean. Irailaren 18an hasiko da eta ia bi hilabetez luzatuko da. “San Faustoak gogorarazteko modu seguruagoak bilatu beharko ditugu aurten ere, iaz erakutsi genuen ardura berberarekin”, adierazi dute batzordeko kideek.

 

Aurkezpena, 9an

Datozen asteetarako programazioa datorren astean, irailaren 9an, aurkeztuko da eta aurrerapen bezala Izaro-ren, Mikel Urdangarinen edota Ene Kantak-en kontzertuak iragarri dituzte.

Horrez gain, kaleak alaitzeko asmoz hainbat musika, antzerki zein dantza ikuskizun izango dira herriko auzo ezberdinetan: “Pandemia hasi zenetik Durangon erakutsi dugu Kultura segurua dela, eta Kulturaren bitartez durangarrok gozatzen eta ondo pasatzen badakigula. Bide horretan sakonduko dugu, beste aurrerapauso bat emanez”.

Bukatzeko, Jai Batzordeko kideek baretasun mezu bat helarazi diete durangar guztiei: “Patxikotxu eta Pantxike gure zain daude, baina emango diegu datorren urtean merezitako ongietorria. Bitartean, jarrai dezagun gure buruak eta gainontzekoenak zaintzen”.

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu