ELORRIO · Dena prest 2021eko ‘Kultur Zopa’ programaren hasierarako

Dena prest Kultur Zopa 2021 programaren beste edizio bat jasotzeko. Elorrioko Udalak kulturaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, Kultur Zopa 2021 programaren eskutik.

36820601_2061668060759686_8440504373305409536_n

Elorrioko Sugoi taldea.

 

Izan ere, irailean Elorriok hitzordu berezia izango du berriro kulturarekin; horrela, 4, 5, 6, 10, 11, 16 eta 18an, ikus-entzule guztiei zuzendutako ikuskizunez beteko dira berriro kaleak. Hala, umeentzako jolas eta animazioetatik hasi eta gazteentzako zein helduentzako kontzertuetara joango diren ikuskizunak Ganondo parkean, Arriola Antzokian eta Elizan gozatu ahal izango dira.

«Kultur Zopa 2021ek jarraipena eman gura dio kultur emanaldiz betetako udari. Herritar guztiak kulturaz gozatzen jarraitzera animatu gura ditugu, jende guztiarentzat pentsatutako programazioa doan eta segurua izanda» adierazi du Julene Lazkano Gazteria eta Jai zinegotziak. Edizio berri honetarako 9 ikuskizun programatu dira, Estutu, The Lion, Dupla, Selektah 9mm, Sugoi, Segundo Traste, Lara Sagastizabal eta Ana Sagastizabal, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Puro Relajoren emanaldiekin eta etxeko txikienentzako jolas eta animazioekin. Horrela, emanaldi guztiak doakoak izango dira, Ganondo parkean, Lara eta Ana Sagastizabalen “Si, fueron ellas. Un paseo por la historia del Teatro Musical” ikuskizuna izan ezik. Azken hori Arriola Antzokian izango da eta sarrerak doan izango dira, baina erreserbatu egin beharko dira aretoaren edukiera ziurtatzeko.

Erreserbak

Erreserba egiteko 946 583 192 telefono-zenbakira deitu daiteke irailaren 7tik aurrera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Elizan eskainiko duen kontzertua ere doakoa izango da eta lekua bete arte sartu ahal izango da bertara. Gainera, irailaren 5ean Elorrion hiru azoka izango dira: artisautza, nekazaritza eta abeltzaintza, udaletxearen ondoko aparkalekuan eta Buzkantz eta Ferixalekua kaleetan

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Los comentarios están cerrados.